Bandera gorria Uribe Kostako hondartzetan
Sopelakoetan ere: kutsadura fekala
Ekainaren 4tik Uribe Kostako hondartzek, Sopelakoak barne, bandera gorria izan dute kutsadura fekalengatik. Azalpen ofizialen arabera, aurreko egunetan (ekainaren 3an) izandako euri jasak direla-eta, Galindoko araztegiak tratatu gabeko ur kopuru ezezagun bat libratu eta itsasoratu behar izan du.
EHBilduren ekimena Bizkaiko Batzar Nagusietan
EHBilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan galdera erregistratu du emandako kutsatze egoerari buruz azalpenak eta argibideak eskatuz. Gertatutakoaz azalpenak eskatzeaz gain, hartu diren eta hartuko diren neurriei buruzko informazioa eskatu da: ur kutsatua itsasoratzea al zen konponbide bakarra? eta, larriagoa izan daitekeena: oraingo honetan tratatu gabeko ur kopuru libratze honek sona izan du komunikabideetan hondartzen garaian izan delako, eta bandera gorria jarri behar izan delako, baina ur libratze hau “ohiko” prozedura al da euri jasa suertatzen den guztietan?
Add a commentSopela – Gure Esku Dago - Amurrio
Igande honetan, ekainak 10, Gure Esku Dago herri ekimenak bultzaturik, Euskal Herrian inoiz egin den giza katerik handiena osatuko da, Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Gasteizera: osotara 201,9 kilometro eskuz esku loturik “Herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatuz".
Sopeloztarrok prest
Sopeloztarrok ere, Barrikako lagunekin batera, gure kilometroak beteko ditugu Amurrio parean, 159 eta 160.a hain zuen ere. Antolaketa ahalik eta gehien errazteko Sopelatik hainbat autobus irtengo dira goizeko 08:15ean eliza aurretik, eta autoz joateko asmoa badago, joan nahi duenarentzat 159 km. adierazten duen karteltxoa autoaren aurreko kristalean jartzea eskatzen da.
Izena emateko azken egunak ekainaren 8a eta 9a izango dira udaletxeko plazan jarriko den informazio mahaian, ostiralean 18:30etik 21:30 arte eta larunbatean, goizeko 12:30etik eguerdiko 15:00 arte.
Giza katea, kate-begiz osatua
2014an Durangotik Iruñeraino izandako giza katean Sopelak kilometroak bete zituen Arrasate parean; 2017an 2.088 sopeloztarrok hartu zuten parte herrian antolatutako herri kontsultan eta boto hauetatik 1.990 herritarrok BAI erantzun zioten egindako galderari “Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?". 67 lagunek EZ erantzun zuten eta honez gain 23 zuri egon ziren eta 8 baliorik gabeko bozkak izan ziren.
Bozka baino egun batzuk lehenago, 2017ko apirilaren 29an, argazki historikoa egin zen Sopelan, gaur eta atzoko alkate eta zinegotzi talde handi bat bildu baitzen herri kontsulta babesteko eta bultzatzeko. Bertaratutakoen artean Sopelan 1983tik 2015era arteko alkate guztiak zeuden: Jose Antonio Torrontegi (PNV), Jose Luis Gutierrez (PNV), Ander Urrutia (PNV), Imanol Garai (PNV) eta Saioa Villanueva (EHBildu) (gaur egungo PNVko alkatea ez zegoen) eta guztion izenean Jose Antonio Torrontegik (PNV) eta Jone Aurrekoetxeak (EHBildu) testu bat irakurri zuten historian zehar gure arduradunek EuskaI Herriarentzat burujabetasunaren eskubidearen defentsa egin dutela beti nabarmenduz.
Add a commentCentros escolares de Sopela: respuestas evasivas del Gobierno Vasco
Argazkian Leire Pinedo, Parlamentaria de EHBildu y sopeloztarra.
“No hemos podido encontrar constancia documental… este Departamento ha mantenido contactos con el Ayuntamiento…” de esta forma evasiva y sin ninguna concreción ha respondido la Consejera de Educación del Gobierno Vasco Cristina Uriarte a la parlamentaria de EHBildu Leire Pinedo en preguntas referentes a la oferta educativa de Sopela.
Preguntas concretas de EHBildu.
EHBildu por medio de su parlamentaria, y vecina de Sopela, Leire Pinedo registró el pasado 24 de abril una batería de preguntas concretas sobre la situación actual y perspectiva de futuro de los centros escolares públicos del municipio: Iberre y Zipiriñe.
En concreto se preguntaba por la (1) situación de la partida presupuestaria que finalizaba en septiembre del 2017 para la ampliación del instituto Iberre; por (2) la posibilidad contemplada en la ley del suelo en su artículo 188 para la adquisición anticipada de los terrenos necesarios para la ampliación del instituto; por (3) la existencia o no de partidas presupuestarias para acometer estas obras: condiciones, características; por (4) los estudios realizados para reformar Iberre y convertirlo en un centro de educación infantil y primaria: condiciones, características… por (5) el grado de conocimiento de la situación actual del centro escolar Zipiriñe y por (6) la previsión de un nuevo centro escolar de infantil y primaria en Sopela.
Respuestas evasivas del departamento de educación.
La consejera de educación Cristina Uriarte no responde directamente a ninguna de las preguntas y se limita a decir que no tiene constancia documental en el Departamento y que mantiene contactos con el Ayuntamiento de Sopela con el fin de obtener un solar apropiado para solventar el problema de espacio del actual instituto y ampliar la oferta formativa a Bachillerato. Cristina Uriarte solamente apunta que “se está avanzando y esperamos en breve tener disponibilidad del solar para iniciar los trámites necesarios”
Add a commentSopela: “Adineko pertsonak eta dispertsioa”
Ostegunean, maiatzak 31, Uribe Kostako Etxerat Elkarteak hitzaldia burutuko du Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan “Adineko pertsonak eta dispertsioa” gaiaz aritzeko, alegia, presoen urrunketak eta banaketak nola eragiten dieten pertsona adindunei. Solasaldian osasungintzako profesionalak eta Uribe Kostako senideak izango dira, gaia sakonean jorratuz.
Uribe Kostako senideak: erradiografia txikia
Presoen senide hurkoenei dagokienez %64k 70 urte baino gehiago bete ditu eta beste %36k 60 eta 70 urte arteko adina du. Gainera senide hurkoen %25a zendu egin da seme-alabak kartzelan izanik eta asko hil baino lehenagoko agurra eman gabe. Seme-alabak ikusteko adinekoek bete behar dituzten km-ei dagokienez honako datuei erreparatu behar: %81ek etxetik 500km baino gehiago egin behar du (%50ak 700km baino gehiago behar du) eta %19a, soilik, 260 eta 350km artean dago.
Uribe Kostako presoak: gehienak 10 eta 20 urte bitartean preso
Endika Lejarzegi Olabarrieta 39 urte eta 15 urte preso. Orain Monterroso- Lugo 607 KM. Getxokoa.
Arkaitz Goikoetxea Basabe 38 urte eta 10 urte preso. Orain Villena- Alicante 763 km. Getxokoa.
Javier Gallaga Ruiz 58 urte eta 21 urte preso. Orain Alcolea- Cordoba 788 KM. Getxokoa
Manex Zubiaga Ruiz 39 urte eta 16 urte preso. Orain Picassent- Valentzia 656 km. Getxokoa
Alvaro Arri Pascual 49 urte eta 23 urte preso. Orain Albocasser- Castellón 539 km. Getxokoa
Aitor Cotano Sinde 34 urte eta 10 urte preso. Orain Puerto de Sta Maria- Cadiz 980 km. Getxokoa
Iñigo Gutierrez Carrillo 35 urte eta 10 urte preso. Orain Villena- Alicante 763 km. Getxokoa
Asier Borrero Toribio 34 urte eta 9 urte preso. Orain Mont de Marsan - Francia 260 km. Getxokoa
Urko Labeaga Garcia 47 urte eta 20 urte preso. Orain Villabona- Asturias 296 km. Sopelakoa
Sergio Polo Escobés 46 urte eta 19 urte preso. Orain Algeciras- Cadiz 1.075 km. Sopelakoa
Gorka Martinez Ahedo 48 urte eta 21 urte preso. Orain A Lama- Pontevedra 740 km. Urdulizekoa
Iñaki Bilbao Gaubeka 49 urte eta 20 urte preso. Orain Zuera -Zaragoza 350 km. Urdulizekoa
Patxi Marqués Zelaia 48 urte eta 20 urte preso. Orain Albocasser- Castellón 539 km. Berangokoa
Add a comment
Sopela vende la parcela prevista para albergue municipal.
Sopela vende la parcela que estaba prevista para el albergue municipal.
El equipo del Gobierno del Ayuntamiento de Sopela (PNV y PSE) ya ha vendido una de las dos parcelas que tenía previsto vender con el pretexto de financiar la compra de terrenos para un futuro instituto (proyecto del que todavía no hay confirmación por parte del departamento de Educación del Gobierno Vasco).
Se contemplaba un albergue municipal
Esta parcela es el solar I.2 del sector de Asu, tiene más de 2000 metros cuadrados y ha sido vendida a la única empresa que ha presentado una propuesta de compra "M.S. HOSTEL, SL". Esta parcela había sido acordada en la anterior legislatura con la Alcaldía de EHBildu para la construcción de un albergue municipal y ese acuerdo fue firmado por EHBildu, PNV y PSE, esto es, 16 de los 17 concejales y concejalas de Sopela. El PP fue el único partido que no apoyó ese acuerdo.
Este solar es suelo urbano consolidado y en opinión de EHBildu, además de romper un acuerdo, se vende patrimonio municipal y se apuesta por la iniciativa privada en vez de apoyar el origen del proyecto público y social de un albergue municipal.
Sobre la venta de patrimonio público, puedes leer: Sopela: La Mankomunidad de UK quiere comprar el local "Sopelarin"
Sobre la situación de los centros educativos: Sopelako Zipiriñe eskola berriro kalera
KLIK eguna Sopelan
Gure Esku dago herri ekimenak bultzaturik, larunbatean, hilak 26, KLIK eguna ospatuko da Sopelan ekainaren 10ean egingo den giza kate erraldoia aurkezteko.
Klik eguna
11:00etatik aurrera mota guztietako ekintzak izango dira Sopelako udaletxeko plazan guztion gusturako; horrela egunari hasiera emango zaio “garagardoa egiteko ikastaro” baten bidez. Ondoren, 12:30etatik 13:00etara “2019 arrazoi erabakitzeko” eta “E-10 Giza katea” gaien aurkezpena izango da eta goiza bukatzeko jolasak.
Eguerdian, 13:30ean, herri bazkaria eta salmentan egongo da paella, talo eta txerrikia. Interesatuek platera eta sardexka eraman beharko dituzte. 16:00etan kontziertoa, 18:00etan txokolatada eta 20:00etan agurra emango zaio Klik egunari.
E-10 giza katea
Ekainaren 10ean Euskal Herrian inoiz egin den giza katerik handiena osatuko da, Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Gasteizera, osotara 201,9 kilometro eskuz esku loturik “Herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatuz".
Eta sopeloztarrok zer?
Sopeloztarrok ere gure kilometroa (k) bete beharko dugu (ditugu), Amurrio parean, eta horretarako 1000 lagun baino gehiago behar izango dira eta autobusak antolatuko dira.
Add a comment2018ko maiatza: azken ostirala Sopelan
Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, hilak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Oraingo honetan ere, Herri Katalana pairatzen ari den errepresioa salatuko da eta Kataluniako preso politikoen kaleraketa eskatuko da.
Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.
Add a comment
Sopela: Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik.
UEU (Udako Euskal Unibertsitateak) eta Gure Esku Dago herri ekimenak elkarlanean antolaturiko hitzaldia izango da Sopelan datorrean astean, hilak 23, (asteazkena).
“Irakaspen sozioekonomikoak Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik” goiburupean. Oskar Arantzabal (UEU), Helena Franco (EUE-EHU) eta Ainhoa Latatu (UEU-Gure Esku Dago)arituko dira 19:00etan Kurtzio Kultur etxean.
Euren etorkizuna modu librean erabaki nahi duten herriek tresnak, egiturak eta irizpideak behar dituzte. Bai Eskozian bai Katalunian azken urte hauetan hausnarketa sozioekonomiko ugari bezain aberatsak gauzatu dira. Hitzaldi hau irakaspen horien inguruan gogoeta egiteko aukera ezin hobea da.
Add a comment