Ikastaro berriak Sekeko Gaztetxean
Aurtengo kurtsoan ere, ikastaro desberdinak egiteko aukera izango da Sekeko Gaztetxean. Gazte Asanblada Sopeloztarrak, bere blogean adierazten duenez, "Azaroaren 1ean hasita, hileko lehenengo eta hirugarren martitzenean, 19.00etatik 21.00etara sukaldaritza barazkijalea ikasteko aukera izango da. Eta eguaztenero, pasadan kurtsoan bezalaxe, txalaparta ikastaroa egongo da, 18.00etatik 19.30etara.
Ikastaroetan parte hartzeko, izen abizenak eta telefonoa bidali sopelakoga@gmail era.
Add a comment
Langabezia altua da oraindik Sopelan
777 sopeloztar daude langabezian iraileko datuen arabera. Kopururik altuena apirilean eman zen, hain zuzen ere 879 lagunek zuten izena emana INEMen. Geroago, udan zehar, langabeziak zertxobait behera egin du, nahiz eta oraindik lagabetuen kopurua altua izan taulan ikus daitekeen bezalaxe.
Hona hemen datuen laburpena:
Sopelan 777 bizilagun daude langabezian irailaren datuen arabera.
Sexuari begira: 418 emakume dira, eta 359 gizon.
Adinari begira: 59 lagun (25 urtetik behera); 422 lagun (25 eta 44 urte bitartean) eta 296 lagun (45 urtetik gora)
Lan sektoreei begira: nekazaritzan 8; Industrian 118; Eraikuntzan 80; Zerbitzuetan 515; eta aurretiaz lanposturik gabe 56.
Datu gehiago: foro-ciudad
Peña Txuri Surf elkarteak hasiera emango dio Euskal Herriko lehenengo surf ligari
Sopelako Peña Txuri surf elkarteak hasiera emango dio Euskal Herriko lehen surf ligari. Ukaberri.net agerkari digitalak argitarutu duen berriaren arabera lehenengo aldiz Euskal Herriko kostalde osoko surf taldeek parte hartuko dute.
Etzi, igandearekin, lehenengo aldiz Euskal Herri osoko surflariak bilduko dituen Surf Liga abiatuko da Euskal Herria Kirolak erakundearen eskutik. Bertan euskal kostalde osoko surflariz osatutako taldeak lehiatuko dira Kantauri Liga bereganatzeko asmoarekin. Txapelketak eredu berritzailea izango du, txapelduna egun bakarreko txapelketa batean erabaki beharrean jardunaldi ezberdinak izango dituen liga izango baita. Aipatzekoa da ere, taldekako lehia izango dela. Sei taldek osatuko dute Kantauri Liga: Sopelako Peña Txuri, Bakio, Getaria (Lonjan), Zarautz (Baga), Donibane Lohitzune eta Angelu. Hegoaldeko lau talde eta Iparraldeko bi talde, beraz.
Ligak talde irabazle bakarra izango du, baina aurrez Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko irabazleak zeintzuk diren ikusi beharko da. Hegoaldeko taldeek beren artean lehiatu beharko dute, eta horrela erabakiko da Hegoaldeko irabazlea nor den. Bestalde, Iparraldeko bi taldeek ere elkarren artean lehiatu beharko dute irabazlea nor den erabakitzeko, eta azkenik, final handia egingo dute Hegoaldeko zein Iparraldeko irabazleen artean. Beraz finalean, zein taldek irabaziko duen bakarrik ez, aurtengo irabazlea "Iparraldea" ala "Hegoaldea" den ere erabakiko da.
Ligako txapelketak beti igandeetan izango dira, goizeko hamarretan, eta talde bakoitzak "etxean" nahiz aurkariarenean lehiatu beharko du. Horrela, igandean hiru lekutan izango dira lehen txapelketak.
• Getarian: Peña Txuri vs Lonjan (Getaria).
• Zarautzen: Bakio vs Baga (Zarautz).
• Lafitenian: Donibane Lohitzune vs Angelu.
Final handia, azaroaren 20an izango da Zarautzen eta amaiera ekitaldi baten ostean surflari guztiak batuko dituen afari eder bat egingo dute.
Argazkia: ukaberri.net
Add a commentJoseba Sarrionaindia: "Derrigorrean espainiar izatea traumatikoa izan da eta horren aurka errebelatu gara"

Gure kaiak ezagutzen
Urrian, zinea Sopelako Kurtzio Kultur etxean
4 pelikula proiektatuko dira urrian Kurtziko kultur etxean. Lehena eta azkena “zinea genero ikuspuntutik” zikloaren barruan, bigarrena eta hirugarrena, aldiz, “zinea euskaraz” egitasmoaren barruan.
Lehen pelikula, “La Vida Empieza Hoy” izango da eta urriaren 13an proiektatuko da, 17:30ean. Laura Mañak zuzendu zuen komedia hau 2009an eta sexu eskola batera doan hirugarren adineko pertsona talde baten bizipenak kontatzen dira.
2. pelikula, oraingoa euskaraz, “Glup” da. Urriaren 15ean proiektatuko da, 19:30ean. Animazio film hau Aitor Arregik eta Iñigo Berasategik zuzendu zuten 2004an eta "Erosi, erabili eta bota" lelopean bizi garen mundua islatzen da era kritiko batean.
3. pelikula, euskaraz, "Sukalde Kontuak" izango da, eta urriaren 28an ikusteko aukera izango dugu, aurreko biak bezalaxe 19:30ean. Sukaldaritza eskola batean gertatzen den komedia dibertigarria hau Aizpea Goenagak zuzendu zuen 2009an.
4. pelikula, oraingo honetan "zinea genero ikuspuntutik" ere, "Mis tardes con Margueritte" izango da urriaren 27an, arratsaldeko 17:30ean. Jean Beckerrek zuzentzen duen pelikula honetan Gerard Depardieu eta Gisele Casadeuse aktore ezagunek hartzen dute parte.
Add a commentEl Ayuntamiento de Sopela prolonga el servicio de Sopelbus
El Ayuntamiento de Sopela prolonga el servicio de Sopelbus hasta final de año con horario y recorrido de invierno bastante distinto al servicio de verano.
El autobús funcionará en 3 franjas horarias intentando acomodarse a los desplazamientos laborales fuera del municipio de los vecinos, asi de 07:00 a 08:00 de la mañana el autobus saldrá de Sopelmar, pasará por Arrietara hasta el metro de Larrabasterra ida y vuelta realizando un servicio lanzadera cada 15 minutos. De 08:00 a 10:00 el el servicio se extenderá por el centro del municipio. El mismo servicio se dará de 13:30 a 15:30 y de de 18:30 a 20:30.
Servicio Urbano Completo: paradas
*IDA: Sopelmar, Arrietara, metro de Larrabasterra, ambulatorio (Nela), iglesia, plaza del Ayuntamiento (Urbaso), residencia y final en la Haur Eskola
*VUELTA: Haur Eskola, residencia, Plaza del Ayuntamiento (Urbaso), Iglesia, Ambulatorio (Nela), Sopelmar
Precios
Se mantiene los actuales, el viaje ocasional 0,50 céntimos y bono de 12 viajes a 5 euros y se esta estudiando con el Consorcio de Transporte de Bizkaia la posibilidad del uso del CREDITRANS.
AMAIUR, Euskal Herria bezala agertzeko aukera
Ezker Abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralar alderdiek AMAIUR plataforma aurkeztu dute. Eguerdiko 12etan Iruneako Baluarte antzokian hautesle elkargo berria aurkeztu dute. Azaroaren 20an Madrilgo korteetarako ospatuko diren hauteskundeetan Euskal Herria bezala agertzeko tresna bateratua dela azaldu dute.
Bultzatzaileen arabera, aurrrera joateko adostasunak bilatzen ditu. Koalizioaren oinarriak hauek dira: Gernikako Akordioarenak, ezkerreko politikak eta Euskal Herrirako aitortza. Aurkezpen ekitaldian alderdi guztietako ordezkariak, preso ohiak, sindikalistak eta beste eragileen ordezkariak egon dira. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua hiru transferentziekin ez konfunditzeko deia egin dute. Honetaz gain, koalizio berriak euskal gatazka konpontzen laguntzeko jaio dela azpimarratu dute. Madrilera doaz jakinda "etsaiaren zelaian" jokatuko dutela, baina hori horrela izanda determinazio osoa ageri dute zentralismoaren eta ukazioaren bihotzeraino herri honen aldarriak eramateko.
Ekitaldian Pello Urizar, Txelui Moreno, Amaia Agirresarobe eta Patxi Zabaleta eledunek hitza hartu dute. AMAIUR Euskal Herriko histori politikoan lortu den indar metaketa zabalena da eta inork ez du zalantzan ipintzen bere emaitzak oso onak izango direla. Euskal Herria ezagutzen ari den aldaketa politikoaren beste urratsa da.
Add a comment