UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.
Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.
ASTE ON
| Marijaia herriarena da |
Uda honetan pil-pilean egon den gai batekin natorkizue, jai eredu, herrikoia, parekide eta parte hartzailearen kontra ematen ari den erasoaz hain zuen ere. Medioetan agertzen ez dena badirudi ez dela existitzen eta, hortaz, inork ez du horretaz berba egiten. Saiatu dira beti gu eta gure mezua desagerrarazten baina hor darraigu, kementsu eta indartsu eta horregatik, oraingoan, kaleetatik bota nahi gaituzte. Baina, honetan ere, lan makala izango dute, lan makala izan duten bezala Iruñeako Peñen mezua entzun ez zezan, imajina ezin zitezkeen trikimailuak erabiliz edo eta Blusen, Piraten, zein Bilboko Konpartsek urteetan erakutsitako lana, elkartasuna eta batasuna apurtzen saiatzen edo eta hainbeste eta hainbeste herriko talde, jai zein txosna batzorde baliogabetzen. |
| Gehiago irakurri... |
EGUTEGIA
INKESTA
Gara
- Legazpi rinde homenaje al pastoreo y a sus protagonistas
- Cientos de personas, y un burro, exigen el cierre de la nuclear más antigua
- Asociaciones de Nafarroa piden 'más atención» a alumnos con discapacidad
- Sanz: 'La viabilidad de Nafarroa está en juego con el actual Convenio Económico»
- 'Euskal identitatea gehienetan kanpoko adituek ikertutako objektu pasiboa izan da»
Berria
- 6 eta 18 urte arteko zigorrak ezarri dizkiete Lisboako Pia etxeko pederastia kasuan akusatuei
- 53 lagun hil dituzte gutxienez, Palestinaren aldeko manifestazio batean
- Langile bat hil da Iurretan
- Petacchi garaile Espainiako Vueltako 7. etapan, esprintean
- Donostiako 58. Zinemaldian 28 film estreinatuko dira
| Toponimia: Herrien izenak ez dira beti legezkoak |
|
|
|
| 2010/05/31 | |
|
2010eko maiatzaren 2ko ARGIA aldizkarian artikulu interesgarria irakur daiteke. Euskal Herriko zenbait herri izeni buruz dauden zalantzak eta kezkak aipatzen dira... haien artean gure herriko izena: SOPELA Euskal Herriko udalerrien izenen zerrenda emana du Euskaltzaindiak, baina horrek ez du beti bat egiten izen ofizialekin. Iparraldean legediak agintzen du hala izatea; Hegoaldean, berriz, herri gehienek daukate izen ofiziala euskaraz, baina ez denek. Eta batzuek euskaraz bai, baina oker. Euskaraz aritzen garen kazetariok ondo ezagutzen dugu bidea. Euskaltzaindiaren webguneak badu izendegiei buruzko atala; bertan bilaketa azkarra eginda, erraz aurkitzen dira, beste ehunka toponimoren artean, Euskal Herriko udalerri guztien izenak. Eta ez kasu gutxitan, izen bat baino gehiago edukiko du udalerri berak. Ofiziala batetik, Euskaltzaindiak emandako era arautua bestetik. Ipar Euskal Herrian, denok ezagutzen ditugun arrazoiak medio, bata eta bestea sekula ez dira bat etortzen. Salbuespenik izatekotan –guk ez dugu aurkitu–, kasualitate bati esker izango da, euskararen eta frantsesaren sistema fonologikoa eta ortografia oso desberdinak direlako. Gai honetan zentralismoaren gailurra jo du Frantziako Estatuak: udal baten izena aldatzeko eskuduntza Ministro Kontseiluak du. Hegoaldean, berriz, Nafarroan Gobernuari dagokio ardura, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan udal bakoitzari. Hala ere, EAEko Euskararen Legeak dio herri izenak dagokion hizkuntzan eman behar direla, Mikel Gorrotxategik, Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkari eta Onomastika Zerbitzuko arduradunak, gogorarazi digunez. “Euskarazkoak euskaraz, gaztelaniazkoak gaztelaniaz, eta biak daudenean, biak”. Nazioartean nagusi den joerari segitzen dio Euskaltzaindiak: toponimoak jatorrizko hizkuntzaren forma akademikoan eman behar dira. Horregatik, esaterako, “v”-z idatzi behar da Villabona erdal izena, eta ez Billabona. Euskaraz forma akademikoa zein den ezartzea Euskaltzaindiaren erantzukizuna da. 1979an, Hegoaldean euskarazko izenak ofizial bihurtzen hasi zirenean, izendegi bat proposatu zuten, eta geroztik izendegi hori lantzen segitu dute, baita euskara ofiziala ez den eremuetarako ere. Emaitza arestian aipatu dugun euskal era arautuen zerrenda da. Hura osatzean erabilitako irizpideez berba egin digu Gorrotxategik: “Begiratzen da dokumentazioan nola agertu diren toponimoak, nola erabiltzen dituzten euskaldunek gaur egun eta, dakigun apurrean, nola erabili duten iraganean”. Horrez gain, lege fonetikoak hartu behar dira kontuan. Euskaltzaindiak ahozko aldaera batzuk onartzen ditu idatzizkorako, eta beste batzuk ez. Euskaltzaindaren saiakerak Ipar Euskal Herrian, bistan denez, antzua da administrazioarekiko edozein hurbilketa. Bestalde, herri ekimenari esker herri askoren sarreretan ikus daitezke euskarazko errotuluak frantsesezko ofizialarekin batera, baina ez daude beti zuzen idatzita, era arautuari men eginez esan nahi baita. “Ahalegintzen gara errotulu horiek ipintzen dituztengana joaten, baina hori da agian gehien kostatzen zaiguna”, dio Euskaltzaindikoak. Hegoaldeko egoera guztiz desberdina da: udalerri gehienek daukate izen ofiziala euskaraz, bakarrik edo erdarazko izenarekin batera. Gutxi dira gaztelaniazko forma hutsari eusten diotenak, eta denak, Arabako bat izan ezik, Nafarroan daude. Euskaltzaindiak ematen duen era arautuarekin bat ez datozen gainerakoek euskaraz daukate izena, baina oker. Kontuan hartu behar da, bestalde, zenbait kasutan galdua dela herriaren euskal izena. Horrelakoetan, erdarazkoa onartzen da euskal era araututzat. Arabako Errioxan dagoen Villabuena, edo nafar Erriberako Caparroso, Murillo el Fruto eta abar, halaxe idatzi behar dira euskaraz ari garenean ere. Legez kontra EAEn “Legeak izan duen garapen eskasa da arazoa”, dio Gorrotxategik. Horren froga izan daiteke, berbarako, izen bi dauzkaten herriek bien ordena libreki erabaki ahal izatea. Lehenbizikoa euskaraz du Donostia-San Sebastiánek, alderantziz Vitoria-Gasteizek. Biek ala biek, bestalde, gidoiaren ordez barra erabili behar lukete izen biak bereizteko, Euskaltzaindiak orain dela urte gutxi emandako arau baten arabera, baina lehengoari eusten diote. Gidoiaren auzia, hala ere, hutsaren hurrengoa da beste batzuen aldean. Lege garapenik ez dagoenez, hura urratzeak ez dakar inolako ondoriorik, Gorrotxategik salatzen duenez. “Are gehiago, administrazioak legea urratzearen alde egiten du, ‘izen ofiziala hau da’ argudiatuz. Eta bai, ofiziala izango da, baina legez kanpokoa”. Zenbait kasutan, ortografiazko aldaketa txikia besterik ez dago, “tz”-ren ordez “z” erabiltzea eta halakoak. Beste adibide batzuk lazgarriagoak dira. Aipa ditzagun zenbait. Arteaga eta Sopela Sopelan gertatzen dena alderantzizkoa dela esan daiteke. Bokal arteko “n” leuna galtzea, hori bai, guztiz orokortuta dagoen euskararen lege fonetikoa da, toponimian ez ezik hiztegi arruntean hamaika adibidek erakusten duten bezala. Sopelana, bertako Udalak aldarrikatzen duenez, euskal izena da, egia, baina orain dela 1.000 urteko euskaldunek erabiltzen zutena. Beste hiri espainiar batekin konparazioa eginez, Sopelana erabiltzea Zaragozari Cesar Augusta esatea bezalakoa dela dio Gorrotxategik. Bilbo Bidania-Goiatz eta Villabuena
|
| ¿Sopelana o Sopela? |
En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto. |
| Gehiago irakurri... |
| Sopela.net |
Nortzuk gara Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea. |
| Gehiago irakurri... |
| Datu batzuk |
|
| Gehiago irakurri... |










