Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Sarri, sarri, kriston zentsura dabil PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 1 Aupada )
2010/03/06

Ezkerreko eta abertzale sentitu eta bizi garenok ez dogu izeten poztuteko aukera larregirik, egi esan ber bada. Irati atxilotu daurela, Mikel torturatu, erliari kriston izuna, merlia matxakatu atzoko konzentran...Egunero horrelakoak dekoguz, sarri sarri. Ez ela?

Horrexegatik da horren garrantzitsu lortu eta bizi izan doguzen irabazpenak mantentzea. Historirako eta, batez be, buru kolektiborako. Gauza bagarena jakin deigun.

Eta akordun ete dekozue Sarrik eta Pitik kartzelatik alde egin jauden egun ha? Zelan ez ba. Belaunaldi oso ezbardinek bizi ahal izen dogu ganera, garaipen sinpatiko eta indartsu ha, “Sarri sarri” Kortaturen kanta mitikoari esker. Astebeteko historia klase batek baino mile bider azkarrau eta zehatzau hainbet irakaspen askatzaile eskeintzen dituena.

Ba hara non, Goazen delako telebisinoko programa famatu horretan bertsino  barri bateaz etor daskuzen. Eta zer dinon bertsino horrek?

Aitu eta gaitu. “Recuento generalean” dinoskunen zaharrak “abesti generalean” barriak. “Sarri sarri bi batu” (edo Viva tu) interpreta geinkenean zaharrean, “sarri sarri abestu” edo “Aupa gu” entzuten dogu. “Bafleetatik” esan barik, “Basakabin”. Barrian, Piti ez da inondik bere agertuten  eta kantaten dan estrofan Goazen programari dagozkion erreferentziak baino ez dauz.

Ez dakit nork erabaki dauen hori halan izatea, eta zeaitik posible izen dan. Legala danaz duda bat bez. Baie a ze tristezi emon dosten entzutean!

Neure sei urteko alaberi sano gustaten dako ditxosozko Goazen hori ba, eta erosi egin dako CDa bere urtebetzerako, akabun. Ez euki dudarik baie, benetako kanta zein dan berak ulertuteko modun esplikako dotsetena. Eta batez be, kanta egingo dotsetena autentiku eta berdaderu dan bakarra.

Alaba txikerrak zentsuratzailearen parte hartu bariko zentsura inoz ikustea lortuko ete dauen geroak esango dau barrez. Badinotsuet baie, gatz iminten dotseela. Gureta.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates