Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010 Iraila 2010
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Borreroak baditu milaka aurpegi... PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 6 Aupada )
2010/02/21

Naia

Borreroak baditu milaka aurpegi esaten zuen Fermin Muguruzak aspaldian, eta zoritxarrez esaldi honen baitan Euskal Herriko errealitate gordin bat ezkutatzen da. Errepresioak milaka aurpegi ditu: espetxeetan topatu ahal ditugunak, edota iheslari gisa atzerriko gordintasunean daudenak. Ehunka aurpegi ezagun eta ezezagunak errepresioaren sistema eta teknika desberdinak haien baitan sufritzen ari direnak.

Azkeneko asteetan kartzela barruan hainbat borroka piztu dira, eta gure herrietako kaleetan zehar ere mobilizazioak izan ditugu: haien artean 768 osasun arloko langileek sinatu eta kaleratutako agiria daukagu. Bertan gaur egun dagoen asistentzia mediko eskasa eta sarritan negligentea salatzeaz gain, egoerak txarrera egingo duen baieztapen larria irakur dezakegu. Alegia, gaur egun ezagutzen ditugun datuak beldurgarriak izanda ere, hurrengo urteetan okerrera egingo du: 740 euskal preso inguru daude, eta kopuru hau aldakorra bada ere, baiezta daiteke 182 presok gaixotasun fisikoren bat badaukatela, edo asistentzia psikologikoa jasotzen ari direla. Honek, orotara dagoen presoen laurdena suposatzen du. Are gehiago, horietatik %6.2ak gaixotasun larriren bat badauka momentu honetan.

Espetxeetan gaixotasunak milaka aurpegi ditu: heriotza zuzenean ezagutu duten 19 presok; gero eta ohikoagoak diren gaixotasun psikologiko eta psikiatrikoak, eta urteekin aurrera, kopurua ere goranzko norabidea hartzen duten gaixotasun fisikoak: diabetesa, bihotzekoak, artrosia, bularreko minbizia, giltzurrun, maskuriko minbizia etab luzea.

Milaka aurpegi bai, baina ez dugu inoiz ahaztu behar gaixotasun hauek guztiak pairatzen dituztenen aurpegien izen eta abizenak, besteak beste eta aipagarriak haien egoera larria eta sendaezina delako: Jon Agirre Agiriano, Jose Miguel Etxeandia Meabe, Jose Ramon Foruria Zubialdea, Gotzone Lopez de Luzuriaga Fernandez, Juan Jose Rego Vidal, Josu Uribetxebarria Bolinaga.

Milaka aurpegi behar ditugu kaleetan zehar, lantokietan, instituzioetan, eskoletan, unibertsitateetan … haien eskubideak bermatuak izan daitezen. Sano eta bizirik gure etxeetan nahi ditugulako. Borreroak milaka aurpegi izan ez ditzan.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates