Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

EGUTEGIA

Uztaila 2010 Abuztua 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
Eskerrik asko egindako guztiagatik, bidelagun maiteak! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
( 16 Aupada )
2010/02/09

ziortzaon

Hiru hilabete eskas pasa dira Plaza Beltza Kultur Elkarteak Sopelan lokal berri baten ateak zabaldu zituenetik eta hortaz, balorapen txiki batekin batera historian murgiltzeko aukera paregabea aurkitu dut.

Herri liburutegia, komunikazio-topagunea eta eztabaidarako gunea izan nahi duen kultur gune hau Larrabasterrako nagusien etxe aurrean kokatuta dagoen lokal batean aurkitzen da. Ia hiru urte obretan eman eta gero, esan bezala, berriki zabaldu ditu bere ateak eta harrera ona izaten ari da auzokide, herritar zein inguruko kolektiboen artean.

 

Teknologia berrien garaian gaudela ondo jakin arren lokal honetan liburua da oinarri, hitzaldiak, mahainguruak eta tailer desberdinak euskarri. Bestalde, bitarteko berriekin lan egiten da, informazioa bilatzean, ikertzean, taldean lan egiten ikastean, egunerokotasunean gertatzen diren egoerak aztertzean, eztabaidatzean eta ikuspegi kritikoa sortzean, beti ere, parte hartzen duenaren gaitasunak eta baliabideak garatzen.

Bestalde ezinbestekoa dut atzera begiratzea eta gogoratzea beste proiektu eta erreferenteak bihurtu ziren zenbait pertsonekin (batzuk gartzelan). Agian, antzekotasun asko aurkitu ditugulako nik eta nire belaunaldiko askok aztergai dugun proiektu honen eta aurretik Sopelan ibili zen horren artean. Bai, gure aurrekoek berdina egiten aritu ziren, bide desberdinak jorratuz, baina, funtsean, helburu berdinak zituzten egitasmoak aurrera eramaten ibili ziren. Inposatutako bideetatik atera eta autogestioaren bitartez gure espazioak zein jarduerak kudeatzen.

Horren adibide, Sopeloztar asko bere garaian Zurt Kultur Taldea ezagutu zenutena (Z.K.T.) izan zen. Gernika plazan kokatuta zegoen euskal nortasunaren eta kulturaren suspertzailea bilakatuko zen lokala,  bi urtez obretan egon eta gero, 1997. urteko irailean zabaldu zituen bere ateak. Lokal honen eragilea, 1993an Insumisioaren garaian, desobedientzia zibila guztion ahotan zegoen garai horretan, Zurt desobedientzia taldea sortuko zena izan zen, talde gaztea, antimilitarista, aurrerakoia, dinamikoa eta aktiboa. Garai horretan Sopelan, gazteen  inplikazioa eta lana, herritarren parte-hartzea, herriaren beharrei so egin eta sortzen ziren bitartekoekin erantzuten ahalegintzea eta abar ikusi genituen.

Denon artean lana egiteko estilo bat jarri genuen martxan, askok mantentzen, egokitzen eta garatzen jakin dutena,( aurrerantzean gaztetxe eta gazte asanbladen lana adibidez), beste askok, aldiz, ondorengo ibilbidean galdu egin dutena.

Hazi horrek fruitu eder eta on asko eman ditu, Plaza Beltza Kultur Elkartea horietako bat izan da zalantzarik gabe, baina ez ditu nahi adina eman. Asko falta da egiteko oraindik, iragana ahaztu barik oraina eraiki dezagun ildo berdinetik goazenon kohesioa landuz eta belaunaldi berrien ondoan erakargarriak eta aurrerakoiak diren bizitza molde konprometituak eraikiz.

Bitartean, ona da gelditu eta egoera zailetan bidea abiarazi zuten haiek gogoratzea, egindako lana kontuan hartzea eta eskerrak ematea, jakinda inoiz ez diegula behar adinakoa emango. Salus gudaria eta auzokidea, gure lehenengo bazkidea zara.

Inguruan gertatzen ari zenari adi zeuden, eta sentitzen zituzten beharrei erantzuten ahalegintzean, bide zuzena hartu zutela, hartu dugula uste dugu…

Eskerrik asko egindako guztiagatik, bidelagun maiteak!!

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates