Zergatik izan behar dute zergek progresiboak?

Kategoria gurasoa: Zuk esan Kategoria: Artikuluak Noiz sortua: Igandea, 03 Urtarrila 2016 Argitaratua: Igandea, 03 Urtarrila 2016

fiskalitatea

Unai del Burgok (@unai_delburgo)sinatzen du (Sopelako EHBilduko Ekonomia taldeko kidea)

Zergatik izan behar dute zergek progresiboak?

Udalek eskumen gutxi dauzkate zergen alorrean. Hego Euskal Herriaren kasuan, eskumen gehienak Foru Ogasunek dauzkate. Hala ere, udaletatik gauzak egin daitezke eta ikuspegiak argi. Zergen progresibitatearen alde egin behar dugu. Zergatik? Zergek ezin dutelako kaltetu errenta maila apalagoa dauzkaten pertsonak. Errenta­maila eta erosteko gaitasun altuena dutenek gehiago ordaindu behar dute. Gaur egungo sisteman, udalek zergen eta tasen bitartez finantzatzen dute beraien burua. Gehiago daukatenek ekarpen handiagoa egin behar diote herri ogasuneri. Hori da gure planteamendua.


Sopelan zer egin da orain arte zergen progresibitatearen alde?

Sopeloztarrek, gehien bat, Higiezinen gaineko Zergari (gaztelerazko IBI delakoa) eta Ibilgailuen gaineko Zergari ematen diete garrantzia. Aurreko legegintzaldian, EH Bilduk Higiezinen gaineko Zergaren hobaria moldatu zuen, progresibitatearen irizpidearen arabera. PNVren garaian, hobari hori %90koa zen, familia handi guztientzat. EH Bilduk ez zuen begi onez ikusten hobari horren arauketa, hobari horretan familien errenta­ eta ondare­maila ez zelako kontutan hartzen. EH Bilduk hobari hori etxebizitzaren balio katastralaren arabera finkatu zuen: balio handiko etxea duen familia sopeloztar batek ezin du ordaindu ondare­maila apalagoa duen familia batek ordaintzen duenaren beste. Beraien errenta maila ez da berdina. Hori ezin genuen onartu. Ez da bidezkoa. Eta progresibitatea aplikatu genuen. Berdin ibilgailuen kasuan. Aurten, aurreko urteetako ildoari jarraituz, zerga horretan ibilgailurik “garestienei” zerga­presio gehiago sartu diegu (ikusi http://www.sopela.net/index.php/sopela/15-udala/1960-sopela-progresividad-de-las-tarifas-en-el-impuesto-sobre-vehiculos). Urteetan presio hori desberdina izan da ibilgailu motaren arabera: garestienek presio erlatibo gutxiago izan dute. Maila apalagokoek (Sopelako ibilgailu gehienek), presio gutxiago. Gure helburua da desoreka hori zuzentzea. Joan den legegintzaldian saiatu egin ginen, baina PNV kontra izan genuen. Aurten desoreka hori zuzendu dugu, maila batean behintza, ez guztiz. Hondakinen gaineko tasen kasuan ere, aurreko legegintzaldian berrikuntza nabarmena txertatu genuen: establezimenduen artean hainbat talde edo epigrafe zehaztu genituen, zabor gehien sortzen duena gehiago zergapetuz. Progresibitatearen beste adierazpen bat da hori. Azkenik, aipatzekoa da udal zergak eta tasak ordaintzeko ezarri genituen diru­laguntzak ere, sopeloztarren errenta­mailaren arabera zehaztu eta esleitzen direnak.

Zer egin dezakegu etorkizunean progresibitatearen alde?

Alde batetik, defendatu behar dugu aurreko legegintzaldian lortutakoa. Eta bestetik, jarraitu behar dugu ibilgailuen gainerko zergan ibilgailu garestienei presio fiskala igotzen, Sopelan progresibitatearen alorrean izandako desorekak zuzentze aldera. Azkenik, gogoratu behar dugu Foru Ogasunen garrantzia zergen alorrean. Udaletan ezezik, EH Bilduk Foru Aldundietan eragin behar du, zergaz gain bertan erabakitzen baitira udalen finantzaziorako partida garrantzitsuenak ere (Udalkutxa).

Unai del Burgok (@unai_delburgo)sinatzen du (Sopelako EHBilduko Ekonomia taldeko kidea)

Bisitak: 811
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...