Sopelan BILDUk bere hautagaiak aurkeztu zituen

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Ostirala, 06 Maiatza 2011 Argitaratua: Ostirala, 06 Maiatza 2011

BILDU SopelaLegalizazioa Espainiako Epaitegi Konstituzionalean erabakitzen ari zenean Sopelako BILDUk bere hautagaiak Kurtzioko kultur etxean aurkeztu zituen. Ekitaldi xumea eta urduriz beterikoa izan zen. Han bildu ziren auzokide guztiek oso presente zeukaten une horretan bertan Madrilgo hamaika pertsonek haien eskubide zibil eta politikoen inguruan erabaki potoloa hartzen ari zirela.

Ekitaldian hautagai ezberdinek hitza hartu zuten eta kandidatura zein Programaren ardatza nagusienak aurkeztu zituzten. Sopelan BILDUk aurkezten duen hautagai zerrendan, Alkatea izateko Saioa Villanueva dago eta beraren atzetik, lehenengo hamar postuak osatzen, Alain Goldaraz, Leire Pinedo, Betitxe Saitua, Juan Guillermo Garcia, Sonia Huidobro, Fernando Sanchez, Ignacio Arenas, María Jesús Mendiguren eta Juan Maria Sánchez kokatzen dira.

Programaren inguruan, herritarren protagonismoa benetan sortaraztea koalizioaren helburu nagusienetariko bat da. Horren ondoan porlanaren inbasioarekin amaitzea, Gazteentzako lokal autogestionatua eta Euskarari eman beharreko bultzada nabarmendu zuten.

Udalaren gestioari aurrre egiteko lan talde zabala osatu dute eta funtzioanamentu iraunkorra  edukiko du, herrigintzako dinamikari seriotasuna eta sakontasuna emmanez. Gaztetasuna eta esperientzia zerrenda osoan tartekatzen dira.

Azaldu zutenez kaleko kanpaina oparoa burutuko dute eta oso emaitza onak jasotzeko aukera somatzen dute. Ekitaldia amaitu bezain pronto Bilboko Areatzara joan ziren bertan bildurik zeudenekin bat egiteko.

 

 

Bisitak: 2048
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu