Sopelak ez du oraindik udal aurrekonturik

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Azteazkena, 02 Otsaila 2011 Argitaratua: Azteazkena, 02 Otsaila 2011

              

2011ko otsailean gauden arren, Sopelako udalean ez dira oraindik aurtengo aurrekontuak aurkeztu, ezta aurrekontuen zirriborroa ere!!!. Hori dela eta, urtarrileko Ogasun Batzordean Ezker Abertzaleko zinegotziek aurrekontuez galdegin zioten PNVko gobernu taldeari, eta “ziurrenik otsailean Ez-Ohiko pleno bat egingo dela aurrekontuak ebazteko” erantzun zuen G.G.k, PNV taldeko bozeramaileak.

Ezker Abertzaleko zinegotziek oso larritzat jotzen dute atzerapen hau. Alde batetik, aurretizko aurrekontuak (aurrekontuen zirriborroa) oraindik ez zaielako helarazi udala osatzen duten taldeei. Honek esan nahi du aurrekontuak aurkeztuko diren unetik, plenoan eztabaidatuak izango diren egunaren bitarteko epe laburrean ezinezkoa dela gogoeta sakonik egitea, eta are gutxiago ekarpenik edo emendakinik aurkeztea. Alegia, PNVk ez duela inolako aukeraik eman nahi aurrekontuak ezagunak eta eztabaidatuak izan daitezen.

Beste aldetik, atzerapen hau legealdi osoaren isla da, lau urteotan oso berandu onartu baitira beti aurrekontuak. Ohikoa izan behar zen prozedura, hau da, aurrekontuak azaroan edo abenduan onartzea, ez da behin ere bete legealdi osoan zehar. Beti onartu dira otsaila eta maiatza bitartean.

Atzerapen hau beti kritigarria bada, aurten larriagoa jo daiteke Sopelako udalbaltzan onartuko diren aurrekontuak bakarrik bi hilabetetan egongo baitira egungo udal-gobernu taldearen ardurapean; maiatzean izango dira udal hauteskundeak, eta beraz eztabaidatuak izan ez diren, eta ekarpenik izan ez duten aurrekontuek mugatuko dute hurrengo udalaren lana lehen urtean.

Bisitak: 1961
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu