Aurrera doaz Sopelako 143 Babes Ofizialeko Etxebizitzak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Azteazkena, 29 Abendua 2010 Argitaratua: Azteazkena, 29 Abendua 2010

bareñoAzaroan eman zen lehen pausua 143 babes ofizialeko etxebizitza eraikitzeko Bareño eta Asu eskualdeetan Sopela.net-ek informatu zuen bezala. Une hartan akordio ekonomikoa gauzatu zen Eusko Jaurlaritzarekin, eta orain, abenduko udalbatzan onartua izan da Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarekin lankidetza hitzarmena babes ofizialeko 143 etxebizitza horiek eraiki ahal izateko.

Akordio horren arabera, permuta bidez, Udalaren izenean dauden lurren trukatzea bideratzen da babestutako etxebizitzak eraikitzeko. Etxe horiek emateko gehienezko epea hiru urtekoa izango da eta Sopelan altxatuko diren BOE horien guztien kudeaketa Etxebide elkarte publikoaren bitartez egingo da. Udalaren aldetik pertsona eskatzaileei eskatuko zaie Sopelan erroldatuta egotea gutxienez hiru urtez.

Hitzarmen akordio hau onartua izan zen abenduko plenoan, baina ez zen kritikarik falta. Ezker Abertzaleko zinegotziek hitzarmenari baiezko botoa emango ziotela adierazi zuten erantzunkizunagatik eta Sopelak duen beharrengatik, baina oso jarrera kritikoa azaldu zuten etxebizitza guztiak salmentarako izango zirelako, eta ez zelako bat ere egongo alokairurako. Informazio gehiago: Primer paso para la construcción de Vivienda de Protección Pública en Sopela


 

Bisitak: 2966
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu