Sopelako igerilekuen tarifak: %0,6 igoko dira

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Azteazkena, 02 Urria 2019 Argitaratua: Azteazkena, 02 Urria 2019

Sopela igerilekuaBaina Gobernu Taldeak (PNV, PSE eta DB-TU) %1,7 proposatu zuen

Sopelako Gobernu Taldeak (PNV, PSE eta DB-TU) igerilekuen tarifak bezero guztiei %1,7 igotzea proposatu zuen. Proposamen hau irailaren 26ko plenoan egin zuen azken bi urte hauetako Bizkaiko KPIak metatuz (2017tik 2019ra bitartekoa).

EHBilduk emendakina aurkeztu zuen: %0,6ko igoera

EHBilduk argudiatu zuen igerilekuen erabiltzaileen tarifen eguneraketa ezin zela atzera-eraginkortasunez aplikatu, alegia, ezin dela bi urteetako KPIa metatu eta bakar-bakarrik aplika zitekeela Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2018ko apiriletik 2019ko martxora bitarteko KPIa, alegia 0,6.

Udal Kontu-hartzailearen txostena

Udal Kontu-hartzaileak txostena aurkeztu zuen EHbilduren argudioekin bat eginez, berak ere ez baitzuen bidezko ikusten KPI biren metaketa. EHBilduren argudioek eta Udalaren Kontu-hartzailaren txostenak beste alderdien iritzia aldarazi zuten eta azkenean EHBilduren mozioa aho batez onartu zen herritarren aldeko tarifak aplikatuz.

Bisitak: 367

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu