Sopelako EHBilduk 2019. urteko udal hauteskundeetarako zerrendaburua aurkeztu du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Azteazkena, 30 Urtarrila 2019 Argitaratua: Azteazkena, 30 Urtarrila 2019

Sopela Unai del BurgoAsteburuan Sopelako EHBilduk 2019. urteko udal hauteskundeetako zerrendaburua aurkeztu du Kurtzio kultur etxean izandako ekitaldi jendetsu batean. Bertan Leire Pinedo legebiltzarkideak eta Meritxell Elgezabal Bizkaiko batzarkideak, erakunde bi hauen egoera eta une honetan eztabaida politikoan dauden gairik nagusienei errepaso egin zieten. Ostean, egungo EHBilduko zinegotziek Sopelako egoera aztertu zuten eta legealdi honetako lau urteak galdutzat eman daitezkeela adierazi zuten, “galduta Sopelarentzat eta galduta sopeloztarrontzat urte hauetan ez baita herriak dituen behar nagusienetan inolako erantzunik edo aurrerapausorik eman".

“Orain gure txanda da”: Unai del Burgo

“Orain gure txanda da” goiburupean Unai del Burgo Garcia, Sopelako EHBilduko zerrendaburua 2019ko udal hauteskundeetarako aurkeztu zen. Unaik Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko unibertsitatean, Enpresa Zientzien Diplomatura egin zuen EHU eta Enpresen Kudeaketa Ekonomiko-Finantzarioaren masterra egina du Universitat Oberta de Catalunyan. Une honetan irakaslea da: UEUn egiten du lan EHUko irakaskuntzarekin partekatuz, Historia Ekonomikoa irakasten du Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean.

Sopelan, Unai, Ander Deuna Ikastolan aritu da Artezkaritza Kontseiluan, Meñakoz Kultur Elkarteko kidea da, Jai batzordean hartu du parte, eta EHBilduko Sopelako Herrigintza Taldeko kidea izan da azken lau urteetan, hain zuzen ere, une honetan EHBilduko zinegotzia da.

“Sopela biziago bat nahi dugu: jasangarriagoa, sozialagoa, dinamikoagoa, partehartzaileagoa eta euskal gizartearen erronkekin konprometituta… Argi dago. Sopelak bultzada berri bat behar du. Gure txanda heldu da.”  adierazi zuen Unaik.

 

Bisitak: 262
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu