Erantzun urria Sopelako udalak gauzatutako prozesu parte-hartzailean.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Osteguna, 06 Iraila 2018 Argitaratua: Osteguna, 06 Iraila 2018

parte hartuIrakurri: El equipo de Gobierno de Sopela dificulta la participación de los y las vecinas

 

 

Sopelako udal gobernu taldeak (PNV-PSE) uztailean abian jarri zuen prozesu parte-hartzailean, bakarrik 56 ekarpen jaso dira. Prozesu honen bidez, herritarron ekarpenak jaso nahi ziren 150.000 euro bideratzeko 2019. urteko aurrekontuetan.

Datarik txarrenak, uda garaian bete-betean

Prozesu parte-hartzailea uztailean gauzatu zen, 5etatik 19ra bitartean eta 4an, 24 ordu aurretiaz, ezagutarazi zen, uda garaian bete-betean. Une hartan, udalean ordezkaritza duten beste talde batzuek (EHBildu eta DB-TU) data hauen desegokitasunaz ohartarazpena egin zioten udal gobernu taldeari.  

56 ekarpen.

56 ekarpen jaso dira eta gehienak garbiketa, gune berdeen mantenua, bide-segurtasuna, kirol instalakuntzak, umeentzako jolas parkeak eta bide publikoko obra edo konponketekin erlazionatuta daude. EHBilduk “tristuraz eta haserre”  jaso ditu emaitza hauek, “guk guztiz babesten eta bultzatzen ditugu prozesu parte-hartzaileak, eta herritarrek parte har dezaten nahi dugu; baina  Gobernu taldeak data hauek aukeratzerakoan hondatu du prozesua, bizilagunek parte har ez dezaten nahita egiten dutela ematen du, gure buruan ez delako sartzen haiek ez konturatzea egun hauen desegokitasunaz... dena dela, parte hartu dutenen ekarpenak eskertzen ditugu”  adierazi du EHBilduko eledunak.

 

 

Bisitak: 164
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu