Harrera pisu bat eta nagusientzako eguneko zerbitzua bideratzeko erosketak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Ostirala, 30 Martxoa 2018 Argitaratua: Ostirala, 30 Martxoa 2018

Sopelako udalaren azken Osoko Bilkuran (martxoak 28) etxebizitza (180.000euro) eta etxabe baten erosketa (250.000 euro) baimendu zen. Erosketa bi hauek harrera pisu bat egin ahal izateko eta nagusientzako eguneko zerbitzua bideratzeko dira. Helburuak onak badira ere, erosketa hauek ez zuten Udal Osoko Bilkuraren alderdi guztien onarpena, EHBilduk, DB-TUk eta adskribitu gabeko zinegotziak berme eta datu gehiago eskatu baitzuten.

Informazioa ez

Giza-zerbitzu hauek Getxo eta Uribe Kosta Mankomunitatea osatzen duten herriekin partekatzeko izango dira (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz) horren ondorioz aipatutako alderdiek (EHBildu, DB-TU eta adskribitu gabeko zinegotziak) Mankomunitatearen Zerbitzu Sozialen benetako egoera eta datuak ezagutzeko eskatu zuten.

“Hau ez da pisu bat erostea eta kito, hori errazena da. Ekonomikoki kudeatu behar dira, adostu behar dira zerbitzuak Diputazioarekin, eta batez ere, leku hauetan langileak, hezitzaileak, prestatutako pertsonala behar da... hau guztia jakin behar da erosketa bideratu baino lehen” . Horrela laburtu zuen egoera EHBilduko eledunak, eta erabaki hau gai ordenatik ateratzeko eskatu zuen hilabete bateko epean Mankomunitatearekin behar hauek alderatzeko eta datuak eskuratzeko.

PNVk, PSEk eta Orain-ek ez zuten onartu puntua hilabete bat atzeratzea eta EHBilduk hau bezalako gai batean akordioetara heltzeko dagoen borondate urriaz kexatu zen. "Baldintza hauetan hartutako erabaki bat ezerezean geratzeko aukera handiak daude" adierazi zuten oposizioko taldeek.

Bisitak: 433
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu