Uribe Ospitalea auzo elkarteak mozioa aurkeztuko du Sopelako udalean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Osteguna, 28 Abendua 2017 Argitaratua: Osteguna, 28 Abendua 2017

Sopela trafiko ospitaleaSopelako Udal Osoko Bilkuran berriro hitz egingo da Urdulizeko ospitalera heltzeko trafikoak eragiten duen kalteaz; hain zuzen ere, EH Bildu, DBTU eta Orain Sopela talde politikoek, eta atxikitu gabea den zinegotziak babesten dute Uribe Ospitalea auzo elkarteak prestaturiko mozioa.

Mozioan gogorazten da legealdi honen bi urte eta erdi igaro direla eta ez dela egon aurrerapenik Urdulizko ospitalera heltzeko trafikoa Sopelako erdigunetik eta kaleetatik ateratzeko eta sarbide egokiak ezartzeko. Urte hauetan ibilgailu pribatuen joan-etorri etengabeak biderkatu egin dira nahiz eta ospitalea oraindik ehuneko ehunean ez egon. Gutxi balitz, plataformako kideek uste dute Urdulizko hirigintza garapenak eta Berangoko megapark-aren zabalerak zaratak, kotxe ilarak eta oinezkoentzako arriskuak ere ugalduko dituztela.

Plataformak kritikatzen du, urte bi hauetan izandako ekimen bakarra Olabide kalean trafikoa moteltzeko neurriak jartzeko konpromisoa izan dela, protesta askoren ostean, eta ospitalerako sarbide izango den errepide zatia eraikitzea justifikatzeko beren-beregi prestatutako inkestaren eta prozesu parte-hartzailearen aterki pean.

Eskaera Sopelako udalari

Mozioak honakoa eskatzen dio Sopelako udalari: Prozesu parte hartzaile bat abian jartzea, Sopelako herritarrek arazoaren tamainaz jabetu eta dauden alternatiben inguruan informazio eta eztabaida publikoa ziurtatzeko. Era berean eskatzen da Sopelako Udalak Batzorde Misto bat antola dezan interesaturik dauden eragile sozialekin. Batzorde hau kKontsultarako organo da eta honen xedea trafikoaren hazkundeari eta haren ondorioei aurre egiteko neurrien inguruan elkar lana bultzatzea litzateke, parte hartzea eta gardentasuna bermatuz. Azkenik, Sopelako Udalak, beste behin ere, metroaren maiztasunen ugaltzea ofizialki eskatu behar duela eskatzen da..

Bisitak: 271
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...