Uribe Kostan anbulantzia bat gutxiago

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Osteguna, 16 Azaroa 2017 Argitaratua: Osteguna, 16 Azaroa 2017

Sopela anbulantziaUrdulizko ospitalea zabaldu ondoren anbulantzia bat gutxiago eskualdean.

Urdulizko ospitalea zabaldu baino lehen 5 anbulantzia zeuden eskualdean zerbitzua emateko (Uribe Kosta eta Uribe Butroeko herrietan). 5 anbulantzia hauen kokapena honako hau zen: bi Getxon eta anbulantzia bana Plentzia, Leioa eta Mungian. Ospitalea zabaldu ondoren bakarrik lauk ematen dute ohiko zerbitzua anbulantzietariko bat Urdulizeko ospitalean finkatu delako ospitalen arteko lekualdaketak egiteko soilik.

Urdulizko ospitalea ireki zutenean, Plentzian kokatua zegoen anbulantzia Urdulizeko ospitalera eraman zuten beste ospitaletara egin beharreko trasladoak gauzatu ahal izateko egun Urdulizen ez baita bertan ospitaleratzerik egiten, ondorioz lehen eskualdeko behar sanitarioak asetzeko 5 anbulantziek egiten zuten lana eta orain lauk bakarrik. Egoera honek gaixo dauden pertsonen bila joateko behar duten denboran eragin nabaria du.

EHBilduk mozioak aurkeztuko ditu udaletxe guztietan

Hori dela eta, EH Bilduk egoera salatzeko eta lehenbailehen soluzio bat bilatzeko, mozioak aurkeztuko ditu Uribe Kosta eta Uribe Butroeko herri guztietan gaia eztabaidatua izan dadin. Sopelan ere mozio hau aurkeztuko da. Mozioan Urdulizko ospitalean ospitaleratzeak ematen diren arte, bertan dagoen anbulantziaz gain, ESI Uriben zegoen azpiegitura mantentzea eskatuko da, hau da lehen bezala eskualdean 5 anbulantzia egotea, kopurua ziurtatzeko eta zerbitzua bermatzeko. EHBilduren ustez Eusko Jaurlaritzak, Osakidetzaren bidez, babesik gabe geratzeko arriskuan utzi du eskualdea zerbitzua murriztean eta biztanleriari egiten zaion kaltea nabaria da.

Bisitak: 645
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu