Sopeloztarron alderdi eta udal politikoen balorazioa (Gizaker Inkesta 1)

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Larunbata, 01 Uztaila 2017 Argitaratua: Astelehena, 03 Uztaila 2017

Sopela Gizaker 1Amaieran erdaraz. Al final en castellano: Valoracion de los sopelostarras a los partidos y políticos municipales (Encuesta Gizaker 1)

Sopela.net-ek orain dela hilabete bat lortu zituen Gizaker enpresak egindako inkestaren emaitzen txostena. Inkesta hori telefonoz egin zitzaien 400 herritarri Sopelako udal Gobernuak (PNV eta PSE) aginduta, eta horrexegatik Sopela.net-ek ez ditu orain arte datu horiek argitaratu: Sopelako web edo aldizkari ofizialean argitaratuko zirelakoan. Itxaroteko epea nahikoa dela uste dugu eta gaurtik aurrera sopela.net-ek daturik esanguratsuenak argitaratuko ditu.

Gaurkoan: Sopelako alderdi politikoez eta haien eledunez sopeloztarrek duten iritzia. (Datu guztiak Gizaker enpresarenak dira)

Gaur egun hauteskundeak balira aldaketarik ez: PNV bozkatuena

Gaur egun udal hauteskundeak balira ez litzateke aldaketarik egongo Sopelako Udal Batzan; Gizakerren arabera sopeloztarron %62,21k, gaur egun orain dela 2 urteko udal hauteskundeetan emandako boto bera mantenduko luke; % 10,7k beste bati emango lioke botoa eta %27,2k ez daki edo ez du erantzuten. Alderdiei dagokionez 2015ean PNVk %40,1eko ordezkaritza lortu zuen eta gaur egun % 39,5 lortuko luke.  EHBilduk 2015ean %30,9 izan zuen eta gaur egun puntu bat gehiago izango zuen %31,9 (Puntu hau da alderdi guztien artean ematen den aldaketarik handiena). DB-TUk %10,1 zuen eta orain %10,3 luke; PSEk %5,4 izan zuen eta orain 5,9 eta Orain Sopelak %5,3tik %5ra pasatzen da. Inkesta honek Irabazi eta PPren emaitzak ere kontuan hartzen ditu, horrela Irabazik %4,9 izan zuen 2015 eta orain %4,4an gelditzen da eta PPk %3,4tik %3ra jaisten da.

Emaitza hauek aintzat hartuz, Sopelako Udal Osoko Bilkuraren konposaketan ez litzateke aldaketarik egongo: PNV 7 zinegotzi, EHBildu 6, DB-TU 2, PSE 1, eta Orain Sopela 1

Politikorik baloratuena EHBilduren bozeramailea

Inkestak Sopelako hainbat udal politikok egindako lana eta kudeaketaren balorazioa eskatzen zuen. Notarik altuena, eta gainditu bakarra, Guillermo Viok, EHBilduren eledunak, jaso du: 5,81. Beste guztiak ez ziren 5era heldu, horrela gaur egungo alkatea, Gontzal Hermosillak (PNV) 4,86 lortu du; Jon Andoni Gerediagak (DB-TU) 4,59; Mª Teresa Fernandez-ek (PSE) 3,99 eta azkenik, Juan Ignacio del Vigo (Orain Sopela) %3,77.

Iruzkina
Sopela.netek ez ditu kuestionatuko datu hauek, baina egoera politikoan, eta batez ere, Sopelako egoera politikoan,  izan diren hainbat aldaketak aintzat ez hartzea arraroa egiten.

Aldaketarik nabarmena PODEMOS inguruan eman da, 2015ean bi talde aurkeztu ziren Sopelan PODEMOS siglen lehian DB-TU eta Orain Sopela. DB-TUk bi zinegotzi lortu zituen eta Orain Sopelak 1; geroago DB-TUko zinegotzi batek dimititu zuen, eta bere hurrengoa ez da integratu DB-TUn, adskribitu gabeko zinegotzi moduan egiten du lan ez duelako onartzen DB-TUk duen lan ildoa. Alegia, une honetan 3 zinegotzi daude jatorrizko jende multzo berdinari ordezkatuz, eta hiru talde ezberdinetan egiten dute lan. Gainera, esan bezala PODEMOS berez ez zen aurkeztu, gaur egun aurkeztuko balitz, zilegi da pentsatzea bere siglak erabiliko zituela eta ez beste alderdi biena. Azkenik, 2015ean Irabazi bere kabuz aurkeztu zen eta gaur egun PODEMOSekin elkarlanean dago…. Aldaketa gehiegi espektro bereko siglen artean eraginik ez izateko.

Beste aldetik, esan daiteke 2015ean zegoen egoera politikoa eta gaur egungoa oso ezberdina dela: 2016an izandako lurrikara politikoak (PSEren egoera) ez al du eraginik Sopelan?  Eta “Ciudadanos” alderdiaz ez da galdetzen?. Sopelan boto kopuru txikia du, baina izan du. Bozeramailei dagokionez, esatea bitxia dela udal bozeramaile guztiez galdetzea PNVren bozeramaileaz izan ezik: alkateaz galdetzen da (logikoa) baina PNVren bozeramaileaz ez (ilogikoa).


Valoración de por los sopelostarras a los partidos y políticos municipales (Encuesta Gizaker 1)

Sopela.net tuvo acceso a los resultados de la encueta realizada por Gizaker a los y las sopelostaras hace un mes. Dicha encuesta se realizó por teléfono a 400 vecinos y vecinas por encargo del equipo de Gobierno (PNV y PSE) y precisamente por eso, sopela.net no ha publicado los datos hasta ahora, esperando que se harían públicos en los medios de comunicación oficiales: la revista o la página web municipal. Creemos que un mes es un periodo suficiente de espera y por eso de hoy en adelante publicaremos algunos datos significativos de dicha encuesta.

Hoy publicamos la valoración que realizan los y las sopelostarras del trabajo y gestión de los partidos municipales y de sus portavoces políticos. (Todos los datos son de Gizaker) PARA CONTINUAR LEYENDO PULSAR: IRAKURRI GEHIAGO

Si hoy hubiese elecciones municipales… sin cambios: El PNV el más votado

De celebrarse hoy en día las elecciones municipales, según el estudio de Gizaker no habría ningún cambio significativo. Un 62,21% de los y las vecinas mantendrían su voto como hace dos años, un 10,7% lo cambiaría y el 27,2% no sabe o no responde. El PNV tuvo una representación del 40,1% en el 2015 y hoy en día obtendría el 39,5%. EHBildu subiría un punto del 2015 a la actualidad, así del 30,9% que obtuvo hace dos años, hoy pasaría al 31,9% (esta variación de un punto es la mayor fluctuación que se recoge en la encuesta). DB-TU obtuvo el 10,1% y ahora lograría el %10,3%; el PSE tuvo el 5,4% y ahora tendría el 5,9%. Por último Orain Sopela pasaría del 5,3% al 5%. En la encuesta también se pregunta por Irabazi y el PP. Irabazi obtuvo en el 2015 un 4,9% y ahora da un 4,4%. El PP del 3,4% bajaría al 3%.

Dando por buenos estos resultados, se mantendría la composición del ayuntamiento de Sopela: el PNV 7 concejales-as, EHBildu 6, DB-TU 2, PSE 1, y Orain Sopela 1

El concejal mejor valorado: el portavoz de EHBildu

La encuesta también pregunta por la valoración de la labor y gestión de los portavoces municipales. La nota más ata, y único aprobado registrado, la consigue el portavoz de EHBildu (Guillermo Vio) que logra un 5,8. El resto no llega al 5 y así el actual alcalde, Gontzal Hermosilla, (PNV) tiene un 4,86; Jon Andoni Gerediaga (DB-TU) 4,59; Mª Teresa Fernandez (PSE) 3,99 y por último, Juan Ignacio del Vigo (Orain Sopela) %3,77. 

Un comentario

Sopela.net no cuestiona estos datos, pero cree que ha habido factores importantes, sobre todo en la realidad de Sopela, que no se contemplan en este estudio y que puede hacer variar mucho los resultados. Los cambios más importantes se han dado en el entorno de PODEMOS. En el 2015 se presentaron dos opciones municipales (DB-TU y Orain Sopela) bajo compitiendo por la representación de Podemos y DB-TU obtuvo dos concejales y Orain Sopela 1. Con posterioridad dimitió un concejal de DB-TU y su sustituta no ha aceptado la línea de actuación de DB-TU y consta como concejala no adscrita. Se puede entender que hay tres concejales que provienen de un sector común, pero que los tres están en grupos separados. Además, en el 2015 PODEMOS no se presentó como tal, y es lógico pensar que de presentarse hoy en día, llevaría sus propia sigla. A esto hay que unir que en el 2015 Irabazi y PODEMOS no fueron unidos, y es muy lícito pensar que hoy en día la situación puede ser diferente.

Otro factor no tenido en cuenta es el terremoto político ocurrido en el estado español en el 2016, sobre todo en el PSE. Para bien o para mal… ¿esto no tiene repercusión en el PSE? Por otra parte la encuesta no valora a Ciudadanos… Ciudadanos si ha tenido unos cuantos votos en Sopela en otras citas electorales. Por último, respecto a los concejales municipales, es curioso que se pregunte por todos los portavoces municipales menos por el portavoz del PNV, se pregunta por el acalde (lógico) pero no por la portavoz del PNV (ilógico) que no es el alcalde.

Bisitak: 477
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...