534.139 euro ikastolarainoko bidegorria eta oinezkoen gunerako

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Astelehena, 03 Apirila 2017 Argitaratua: Astelehena, 03 Apirila 2017

sopela bidegorriaSopelako martxoko udal osoko bilkuran (hilak 30), 2017. urteko aurrekontuekin loturik, bi diru aldaketa egin ziren. Aldaketok 534.139 euro suposatzen dute eta ikastolarainoko bidegorria eta erdiguneko oinezkoen aldea zabaltzeko erabiliko dira. Bidegorrirako 396.639 euro, eta oinezkoen gunerako 146.500 euro. Bidegorriaren lan hauek aprobetxatuko dira zuntz optikoa sartzeko.

Aurrekontuen akordioa

Diru esleipen hauek PNV, EHBildu eta PSE alderdiek sinatu zuten aurrekontuen akordioan dute oinarria. Akordioan EHBilduK 13 proposamen egin zituen eta horietariko bitan zera esaten zen: “Akilino Arriolaren espaloiak zabalduko dira, Udaletxeko plazatik Zipiriñeko Eskolaren sarreraino” eta “Ikastolarako bidegorria: 414.602,41 euro aplikatuko dira eta obrak 2017ko bigarren sehilekoa baino lehen hasiko dira”.

Martxoko udal osoko bilkuran onartutako diru ekarpen hauek ia zinegotzi guztien oniritzia jaso zuten, sinatzaileez gain (PNV, PSE eta EHBildu), Orain Sopelak eta abskribitu gabeko zinegotziak BAIezkoa eman zutelako. Alde agertu ez zen zinegotzi bakarra DB-TUkoa izan zen, abstenitu egin zelako.

Bisitak: 780
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...