Euskeraz gidabaimena ateratzeko diru laguntzen murrizketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Udala Noiz sortua: Larunbata, 20 Abuztua 2016 Argitaratua: Larunbata, 20 Abuztua 2016

Uztaileko azkeneko Osoko Udal Bilkuran gidabaimena euskeraz ateratzeagatik ematen dituzten diru laguntzen inguruan eztabaida egon zen, batez ere EAJ eta EH Bildu-ren artean.

Orain arte diru laguntza hori bi zatitan banatuta egon da: 150 € azterketa teorikoa euskeraz egin ezkero eta lehenengo klase praktikoa (50 €-ra arte) azterketa praktikoa euskeraz egin ezkero. Sopelako Udal Gobernuak (EAJ eta PSE) diru laguntza hau moldatu du. Alde batetik, azterketa praktikoari dagokion zatia kendu du, aztertzaile euskaldun faltagatik egin ezin dela argudiatuz. Beste aldetik, azterketa teorikoaren diru laguntza 150 €-tik 100 €-ra murriztu du.

Mozio hau EAJ, DB-TU eta PSE-ren aldeko bozkekin aurrera atera da. EH Bildu eta Sopela Orain-ek aurka bozkatu zuten.

Osoko Udal Bilkuraren bideoa (osorik)

Bisitak: 1116
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...