Bannerra


UDALBILTZAren aldeko manifestazioa.
Bilbon, 2010ko uztailaren 17an.

Manifestación a favor de UDALBILTZA.
Bilbo a 17 de julio de 2010.

ASTE ON

insuficiente

Ikasturte politikoa hastera goaz eta Espainiako hedabideetan zein goi mandatarien ahotsetan dabilen hitz komuna eta  aginduta hauxe da: insuficiente. Erdaraz diote, noski.

Aurreko urtearen amaieran Ezker Abertzaleak ziklo politiko berri bati ekin zion. Eztabaida luzea eta mamitsua burutu eta gero, lehenengo ondorioa “Zutik Euskal Herria” ebazpena izan zen. Orduan, PSOEk  eta  PNVk ezer berririk ez zegoela esan zuten. Edozein kasutan, akaso, beharbada, bertan agertzen zena, … urria zen.

Euskal gizartean aldiz, kontrakoa sumatzen hasi zen. Jendarteak oso ongi irakurri zuen erabaki horrek zekarrena eta horren aurrean beldurrak non agertzen ziren gardenki ere ikusi ahal izan zuen. Urkulluren eta Rubalcabaren aurpegiak oso esanguratsuak ziren.

Gehiago irakurri...

EGUTEGIA

Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago aktibitate programaturik
Ekintza guztiak ikusi

INKESTA

La ubicación de las txosnas en Loroño me parece:
 
“Sopela-Herri baten aldiuneak” liburua salmentan jarriko da. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2010/07/30

liburuaUztailaren 29ko Sopelako Udalbatzan, Ezker  Abertzaleak aurkezturiko mozioa onartua izan da “Sopela-Herri baten aldiuneak” liburua salmenta librean jartzeko.

Ezker Abertzaleak publikoki salatu zuen 300 argazkiren bidez Sopelako historia biltzen duen liburu hau lortu ahal izateko 21 egunetan Deia egunkaria erosi behar zela.

Hau dela eta, Ezker Abertzaleko zinegotziek mozioa aurkeztu zuten liburuaren garrantzi kulturala, historikoa eta afektiboa azpimarratuz eta berrargitalpena exijituz edozein herritarren esku egon ahal izateko.

Mozioa onartua izan da, eta jadanik Udalak zeuzkan 270 ale salmentan jarri dira Turismo Bulegoan eta Turismo Informazio gunean 15 euroren truke. Are gehiago, konpromisoa hartu da 270 ale horiek agortutakoan argitalpen berria egingo dela.

Ezker Abertzaleak balorazio positiboa helarazi digu mozioa aho batez onartua izan delako eta edozein sopeloztarrek liburua erosteko aukera izango duelako. Poztasun honek, hala ere, ez du ahaztarazi behar PNVren lehen erabakia, alegia, liburua DEIA egunkariaren bidez saltzea, onartezina zela eta agintekeriatzat jo zitekeela PNVk enpresa pribatu bati lehentasuna eman diolako sopeloztar guztion ondare kulturala aprobetxatuz.

 
Bannerra
¿Sopelana o Sopela?

En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier Kintana, miembro de la academia, al respecto.

Gehiago irakurri...
Sopela.net

Nortzuk gara

Herri informazio ekimen honi hasiera eman genionean, gure artean ezkutuan dagoen errealitatea kontatzea zen buruan genuen lehenengo betebeharra. Alegia, komunikabide handiei interesatzen ez zaien informazioa azaleratzea: sormenaz beteriko errealitatea, ekimen berriak, injustiziari aurre egiten dion kemena eta mundu hobe baten alde egiten den lan guztia islatzea.
Gehiago irakurri...
Datu batzuk

Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.
Gehiago irakurri...
RocketTheme Joomla Templates