Sopela

Olentzero eta Mari Domingi Sopela bisitatzen 2016

Kategoria: Sopela Noiz sortua: Astelehena, 26 Abendua 2016 Argitaratua: Astelehena, 26 Abendua 2016

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Labayru Fundazioak argitaratutako bideoa

Kategoria: Sopela Noiz sortua: Azteazkena, 07 Abendua 2016 Argitaratua: Azteazkena, 07 Abendua 2016

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako plenoan hainbat gaiz hitz egiteko debekua salatu du EHBilduk

Kategoria: Sopela Noiz sortua: Astelehena, 05 Abendua 2016 Argitaratua: Astelehena, 05 Abendua 2016

Azaroaren 29ko plenoan tentsio uneak bizi izan ziren EHBilduk institutuari buruzko proposizio bat aurkeztu zuenean eta alkateak ez zuen baimenik eman eztabaidatzeko. EHBilduk, plenoan gai asko zentsuratu direla salatu zuen… 

 

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Trankuk beregan hartu du Sopelako Elizaren margoketa

Kategoria: Sopela Noiz sortua: Azteazkena, 23 Azaroa 2016 Argitaratua: Azteazkena, 23 Azaroa 2016

Astelehen goizean Sopelako Eliza Indarkeria matxistaren aurkako margoekin agertu zan. 24 ordutan udaleko langileek eliza berriz zuritu zuten.
Trankuk hurrengo egunetan beregan hartu du elizaren margoketa sare sozialetan komunikatu hau hedatuz :

Datorren astean emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Zalantzarik ez daukagu, instituzio eta erakundeek ekitaldi eta adierazpenak egingo dituztela indarkeria honen kontra.

Baina zalantzarik ere ez daukagu, adierazpenotan emakumeonganako indarkeria kontzeptu abstraktu edo gertakari isolatu moduan tratatuko dutela. Ez da indarkeria honen errudunik seinalatuko. Eta jakina, ez dira indarkeria hau babesten duten pertsona, erakunde, ideologia eta jarrerak kondenatuko.

 Guk, ordea, argi daukagu emakumeon aurkako indarkeria eta diskriminazioa sistematikoak direla. Honegatik, hau eragiten duten hezkuntza, kultura eta balore arkaikoak salatuko ditugu. Eta honegatik, guzti hau babesten dutenak seinalatuko ditugu, gizartearen bidegabekeriaren erantzule direla erakusteko.

Elizak mendeetan zehar gure gizarte matxista eraiki du. Hezkuntza, kultura, erlijioa eta boterearen jabe izanda, beste inork baino erantzukizun handiagoa dauka emakumeak bigarren mailako pertsona bihurtzen. Eta bide berean jarraitzen du eta jarraituko du, honegatik barkamenik eskatu, erantzukizunik adierazi edo hausnarketarik egin barik.

 Are gehiago, Elizaren jarraitzaileei larriagoa irudituko zaie eraikina margotzea, salatzen dugun indarkeria sistematikoa baino. Min handiagoa egingo die ordena tradizionala apurtzeak emakumeak diskriminatuta bizitzeak baino.

 Baina guk badauzkagu hitz bi zapaltzaileak babesten dituztenak deskribatzeko: bata KONPLIZE da eta beste ERRUDUN.

Tranku

 

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

PNV eta PSE alderdiek EZ esan diote Urdulizko ospitalera heltzeko errepidei buruzko ikerketa bat egiteari.

Kategoria: Sopela Noiz sortua: Azteazkena, 26 Urria 2016 Argitaratua: Azteazkena, 26 Urria 2016

urduliz ospitalea
Urdulizko ospitalera heltzeko errepidei buruzko ikerketa bat egitea eskatzen zuen Ez-arauzko Proposamen bati uko egin dio Bizkaiko Batzar Nagusiak.

Ez-arauzko Proposamen honek hiru hilabeteko epean ikerketa bat egitea eskatzen zuen Urdulizeko ospitalea eskualdeko trafiko eta errepideen sarea sartu ahal izateko.

Proposamenak HBilduk egin zuen eta Podemos-ek eta Talde Mistoak baietza eman zioten; PNV eta PSE alderdiek ezetza eta PP abstenitu zen.

 

Para leerlo en castellano pulsar GEHIAGO IRAKURRI

Add a comment

Gehiago irakurri: PNV eta PSE alderdiek EZ esan diote Urdulizko ospitalera heltzeko errepidei buruzko ikerketa bat...

0
0
0
s2smodern

Azpikategoriak

  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...