Iturrigorri 2-0 Ugeraga

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Kirolak Noiz sortua: Asteartea, 15 Abendua 2015 Argitaratua: Asteartea, 15 Abendua 2015

artaldea

Ugeraga Sernior A-ren Kronika:

Domeka honetan La Roseta futbol zelaian ikusitako partidua oso txarra izan da bi taldeen partetik. Nahiz eta bi taldeen partetik partidua txarra izan Sopelako taldeak askoz txarrago jokatu du eta zaio ikusi zelaian goiz osoan. Zelaiaren tamainak eragozten du konbinatzeko- eta dinamismoko-futbola eta mesede egiten dio aireko futbolari, diagonalei alegia. Hau izan da etxetik kanpo segidan jasotako laugarren porrota. Sentsazino txarrak Sopelako taldeak itzitakoak partidu honetan, hala ere lidertzan egongo da aste bat gehiago.

Lehenengo zati osoan Ugeragak ez zuen lekua aurkitu futbol zelai barruan erorialdi, jausialdi guztiak ez baitzituen hartu. Jausialdi danak Iturrigorrirenak ziren zelaian hobeto jarrita zegoelako. Hamabosgarren minutuan 1-0koa etorri zen, Iturrigorrik eskumatik egindako jokaldi baten ondorioz. Lehenengo zatian ez zen askoz gehiagorik ikusi, baloia alde batetik bestera airetik mugitzen baitzelako eta partidua trabatu egin zelako, falta askogaz.

 

Aldageletatik bueltan Ugeragaren erreakzio bat espero zen baina bigarren zatia hasi bezain pronto barriro be eskumako hegaletik Iturrigorrik 2-0koa jarri zuen markagailuan. Hamendik aurrera partidua amaitu egin zen, Iturrigorrik partidua etendu baitzuen denbora- galerakaz. Ugeraga saiatu zen bigarren zati osoan baina ez zituen gol aukera garbirik sortu azkenengo minutuetara arte, hala ere sortutakoak oso gitxi izan ziren eta arrisku handirik ez zuten euki.

Hurrengo asteburuan, Abenduak 19 Zapatua 11.15etan, Urko futbol zelaian Ugeragak Dinamo de San Juanen aurka jokatuko du.

2 arrazoizko argudio daude Sopelako EAJ-ren iritzia jakiteko. Alde batetik 2 bozkaketa egon ziren aurreko legealdian, eta EAJ-k ez zuen frackingaren aurka egin. Bestaldetik, Sopelako EAJ-k ez zuen frackingaren aurkako taldearen konpromezua sinatu. Beraz, Fracking Ez Sopela asanbladak, beste guztiak bezala, lanean jarraitzen du.

 

 

Bisitak: 1109
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...