Anti-errepresiboa

Sergio Polo: 20 urte

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 06 Martxoa 2019 Argitaratua: Azteazkena, 06 Martxoa 2019

Sergio 20 urte preso

 

Sergio Polo preso sopeloztarrak 20 urte bete ditu espetxean. 20 urte hauetaz oroitzapena egiteko ekitaldia antolatu da Sopelako udaletxeko plazan datorren igandean, hilak 10, 13:00etan.

Ordu horretan omenalditxoa egingo zaie senideei, dantzariak egongo dira eta argazkia erraldoia aterako da Sergiori bidaltzeko. Ondoren trikipoteoa egongo da herri bazkariaren ordua izan arte, 15:00etan. (bazkarirako tiketa aurretiaz erosi behar da)

20 urteko urrunketa

Sergio Polo 1999ko martxoan atxilotu zuten eta ordutik zazpi kartzelatan izan da, denak Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alcala (Madrilen), Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Kordoba eta Algeciras (Andaluzian) eta orain Herreran (Castilla La Manchan), Sopelatik 620 kilometrora.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

“Azken arnasa arte” eta “Amaren etxea” Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 07 Otsaila 2019 Argitaratua: Osteguna, 07 Otsaila 2019

Sopela SARE

 

“Azken arnasa arte” filmaren proiekzioa eta “Amaren etxea” liburuaren aurkezpena izango da bihar, otsailak 8 (ostirala) Kurtzio Kultur Etxean 19:30ean Sopelako Sare eta Meñakoz Kultur Taldearen eskutik.

Filmaren proiekzioa eta liburuaren aurkezpenarekin batera Jokin Urain, Santi Labeaga eta Marian Abad lagunek hartuko dute parte.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Gabonetan etxean nahi ditugu!

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 21 Abendua 2018 Argitaratua: Ostirala, 21 Abendua 2018

Sopela, gabonetan etxean

 

 

Egun berezi hauetan Sopelak gogoan ditu herrian gurekin ez daudenak, eta euskal presoak herriratzeko hainbat ekimen burutuko dira.

Horrela, abenduaren 22an, larunbatean kalejira izango da Sopelako kaleetatik 12:30ean; abenduaren 28an "azken ostiraleko" elkarretaratzea 20:00etan eta abenduaren 31n, urteko azken egunean, giza katea eta brindisa izango da 19:00etan.

Hiru jarduerek Sopelako udaletxeko plazan izango dute abiapuntua.

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2019ko urtarrila: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 25 Urtarrila 2019 Argitaratua: Ostirala, 25 Urtarrila 2019

Sergio 20 urteSopela azken ostirala

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Gaurkoan, preso guztien egoera gogoan izateaz gain, aipamen berezia egingo zaio Sergio Polo preso sopeloztarrari, une honetan Herrera de la Manchako Kartzelan dago eta 20 urte bete ditu preso.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sergio Polo: Herrera de la Manchara

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 30 Azaroa 2018 Argitaratua: Ostirala, 30 Azaroa 2018

 

Sopela: Sergio Polo

Sergio Polo, Sopelako preso politikoa, Algecirasetik Ciudad Realeko Herrera de la Manchako (620 kilometro) espetxera lekualdatu dute. 

Sergio Polo 1999ko martxoan atxilotu zuten eta ordutik zazpi kartzelatan izan da, denak Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alcala (Madrilen), Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Kordoba eta Algeciras (Andaluzian) eta orain Herreran (Castilla La Manchan).

Argazkia, Sergio Bizkaiko Batzar Nagusietan 1999an

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu