Anti-errepresiboa

Urria... azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 27 Urria 2016 Argitaratua: Osteguna, 27 Urria 2016

sopela azken ostiralaGaur, urriak 28, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan "KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE!" lelopean

Aieteko adierazpenak egin zirenetik euskal preso politikoen senide eta lagunok ondorengo agiria kaleratu dute:

Hilabete honetan bost urte igaro dira Aieteko adierazpenak egin zirenetik, bidezko bake baterako abiapuntua. Bost urte gobernu espainol eta frantsesak bide horretan pausorik eman gabe. Kontrako noranzkoan igarotako bost urte: eszenatokiz aldatzea ahalbidetu ez dioten euskal gizarteari zigorra eta presioa mantenduz.

Guk, euskal preso politikoen senide eta lagunok, badakigu, eta hori pairatzen dugu. Hilabete honetan zehar, komunikabide eta elkarrizketa saioek bata bestearen atzetik deitu gaituzte, guretzat oraindik oraina den egoera baten inguruan, iragana balitz bezala hitz egiteko. Gaur ostirala da, eta gaur, duela bost urte bezala, errepidean jartzen gara berriz, deskantsuan eman beharko genituzkeen orduak bolantearen aurrean igarotzera; arriskuak hartuz, aurreko hilabeteetan bezala, gure osasuna, familia bizitza eta ekonomia milaka kilometroetan  zehar xahutuz.

Gaur, duela bort urte bezala, duela 27 urte bezala,       irakurtzen jarraitzeko sakatu GEHIAGO IRAKURRI

Add a comment

Gehiago irakurri: Urria... azken ostirala Sopelan

0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Azken ostirala Iraila

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 29 Iraila 2016 Argitaratua: Osteguna, 29 Iraila 2016

Etxera

 


Bihar, irailak 30, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan. KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Azken ostirala: ekaina

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 23 Ekaina 2016 Argitaratua: Osteguna, 23 Ekaina 2016

sopelara

 

 

Bihar, ekainak 24, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da frontoi aurrean. KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: “Mandela protokoloa” 3 mozio 3 ezetza

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 29 Uztaila 2016 Argitaratua: Ostirala, 29 Uztaila 2016

Sopela Mandela protokoloaMandela protokoloa: kartzelan dauden  pertsonen giza eskubideak bermatzeko

Mandela protokoloa 2015eko abenduaren 17an NBEk (Nazio Batuen Erakundea - ONU) onartutako protokoloa da kartzelan dauden pertsonen giza eskubideak finkatzeko hainbat arlotan. Bete beharrekoak ez badira ere, oinarri batzuk finkatzen dira NBEn dauden Estatu guztietan berma daitezen.

Protokolo honek bat egiten du NBEn onartutako beste batzuekin, hala nola Estabul Protokoloarekin tortura saihesteko eta Minessota Protokoloarekin epaitegi kanpoko erailketak baztertzeko.

EHBilduren proposamena

Hau dela eta, Sopelako EHBilduk proposamen bat erregistratu zuen Sopelako udalak bat egin zezan protokolo honekin euskal presoen egoera ezartzeko: gaixo dauden presoek tratu duin bat jasotzeko eskubidea, familiarekin harremana mantentzeko eskubidea, dispertsioarekin amaitzeko eta muturreko  isolamenduaren erabilera sistematikoa arbuiatzeko.

EHilduren proposamen honek aldeko zazpi boto jaso zuen (EHBilduren 6 bozkak eta Orain Sopelako bozka bakarra), baina ez zen onartua izan 9 zinegotzik kontra bozkatu zutelako: PNVko zazpiok, PSEko bat eta DB-TUko beste bat.

PSE eta DB-TUren emendakinak

EHBilduk mozioa erregistratu ondoren, PSEk eta DB-TUk emendakin bana aurkeztu zuten, eta oraingoan ere ezetza nagusitu zen kasu bietan. PSEk sartutako mozioak aldeko bozka bi bakarrik jaso zituen, PSErena eta DB-TUrena (EHBildu kontra bozkatu zuen eta PNV eta Orain Sopela abstenitu ziren). DB-TUren mozioak aldeko bozka bakarra izan zuen, berea. (EHBildu eta PSEk kontra bozkatu zuten, eta  PNV eta Orain Sopela abstenitu ziren).

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Maiatza: Azken ostirala

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 26 Maiatza 2016 Argitaratua: Osteguna, 26 Maiatza 2016

Sopela Fresnes

Bihar, maiatzak 27, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan. KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !

 

Argazkian: Fresnesko presoak burutzen ari diren gose greba eta haien aldarrikapenarekin bat eginez (Isolamendurik ez) Sopelan egindako elkarretaratzea.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu