Sopelako bi gazteri 500 euroko isuna

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Igandea, 26 Abendua 2010 Argitaratua: Igandea, 26 Abendua 2010

Sopelako bi gazteri 500euroko isuna ordaintzera behartzen dituen agiria heldu zaie. Irailaren 20an, Jon Anzaren heriotza salatzeko Udaletxe aurrean burutu zen kontzentrazioan, ertzainek pankarta eusten zeuden lagunak identifikatu zituzten, kontzentrazioa burutzeko baimena ez zegoen aitzakiapean.

Hiru hilabete eta gero, identifikatuak izan ziren bi gazteei 500 euroko isuna ordaintzera behartzen dituzte.

Sopelako gazteek, Jon Anza Euskal Herriaren askatasunagatik bizia eman zuela gogorazten dute, eta horregatik haien oroitzapen eta omenaldi indartsuena merezi zuela eta merezi duela argi ikusten dute. Eredua izateagatik eta bihotzetan eramango dutelako, isildu nahi dituztenen aurrean, ozenki oihukatzen dute  Jon  Anza  erahila izan zela eta herriak ez duela barkatuko! 

 

 

Bisitak: 2576
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu