2019ko azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Igandea, 29 Abendua 2019 Argitaratua: Igandea, 29 Abendua 2019

Sopela Etxean nahi ditugu

 

 

ETXERAT elkarteak hilero antolatzen duen Azken Ostiralak berriro hartu zuen Udaletxe plaza. Bertan elkarretaratzea burutu zuten 60 bat lagunek. “Etxean nahi ditugu” leloa berriro zabaldu zuten inguruko gabonetako argiteriak lagunduta.

Elkarretaratzean datorren 31an ospatuko den presoen aldeko ekitaldirako entsegua egin zuten. Gabon Zaharra ospatu baino lehenago deialdia egin da abesti kolektiboa grabatzeko. Hertzainak taldearen “564” abestia kantatuko dute Sopeloztarrek herriko musikariek eta kantariek gidatuta.

Ekitaldi hunkigarri hau, abenduaren 31n, arratsaldeko 19:00etan, burutuko da Udaletxe Plazan. Hau da abestuko den kantaren hitzak.

 

 

Hotz amaigabe bat baino latzago
Ta urteak egun baino geiho
Bostehun eta hirurogeitalau ohe huts
Samiña zabaltzen
Batzuen ustez ordaintzen
Dagokien zigorra
Maite dutenentzat berriz
Askatasun haizea
Baina hori nork ulertarazi
Etxean zai bakarrik denari
Bostehun eta hirurogeitalau taupada
Gehiago gure bihotzean.

Hemen ikus dezakezue Bilboko Kafe Antzokian Hertzainak taldearekin batera abestu zutena.

Bisitak: 131

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu