Sopela: Trikia, joaldunen zintzarriak eta kantuak presoak etxeratzeko

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Asteartea, 24 Abendua 2019 Argitaratua: Asteartea, 24 Abendua 2019

Sopela olentzero 2019

Gaur Olentzero etorriko da, baina atzo Sopelako kaleetan Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria aurreratu zitzaien presoak behingoz etxera ekartzeko aldarrikapena eginez.

80 auzokide inguru kalera atera ziren. Joaldunen zintzarriek presoak askatzeko bidean dauden oztopoak uxatu nahi izan zituzten trikitixaren doinu alaiak gure herrian behingoz nagusiak izan daitezen. Hator hator, Olentzero, Kalera Kalera... abestu zuten parte hartzaileek presorik gabeko Sopela lortzeko garaia dela nabarmenduz.

Ekimen horrekin Sopeloztar hauek Presoen Kolektiboak zabaldu duen bide berriari babesa eman nahi izan zioten eta gainontzeko herritarren elkartasuna piztu nahi izan zuten. Hurrengo ekimena abenduaren 27an burutuko den azken ostirala izango da, arratsaldeko 20:00etan Udaletxe Plazan.

Bisitak: 165

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu