Sopela: 2019ko azaroko azken ostirala

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 29 Azaroa 2019 Argitaratua: Ostirala, 29 Azaroa 2019

azken ostirala Sopela

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 29, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. SARE herri ekimenak bultzaturik, hitzordua 20:00etan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

Gaur Jose Angel Otxoa de Eribe izango da gogoan, urriaren 29an zendu zen 19 urte espetxean igaro ondoren, eta 2015ean minbizia detektatu zioten arren, hil baino 4 hilabete lehenago soilik atera zuten espetxetik. 

Jose Angelen oroitzapenaren bidez, gaur egungo espetxe politikak larriki gaixorik dauden euskal preso politikoen eskubideak urratzen dituela azpimarratu nahi da.

 

Bisitak: 83

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu