Jardunaldi Antikartzelarioak Plaza Beltzan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 27 Azaroa 2019 Argitaratua: Azteazkena, 27 Azaroa 2019

Sopela jardunaldi antikartzelarioakGaurtik hasi eta abenduaren 18ra arte, jardunaldi antikartzelarioak izango dituzte mintzagai Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean

Markel Ormazabal izango da gaur Plaza Beltzan, jardunaldi antikartzelarioei hasiera emateko 19:00etan Plaza Beltzan. Jarrai-Haika-Segi sumarioan auziperatua izan zen eta 2007an, bigarrenez atxilotu zuten. Bilboko Esperantza frontoian, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako sei urteko kartzela zigorra betetzeko. Kartzelan zela, lehen liburua idatzi zuen: Hemen naiz, ez gelditzeko baina. Liburu hau jorratuko du gaur kulturgunean.

Bestalde, abenduaren 18ra bitarte ekitaldi desberdinak izango dira:

ABENDUAK 4 eguaztena, 19:00etan:

Monica Calvo: "Cárceles de mujeres durante la Guerra Civil española y la Primera Posguerra"

ABENDUAK 11 eguaztena, 19:00etan:

Dokumentala, "COPEL: una historia de rebeldía y dignidad"

ABENDUAK 12 eguena, 19:00etan:

Pote (Salhaketa Bizkaia): "Enfermedad y muerte en las cárceles del estado español. El caso de Zaballa"

ABENDUAK 18 eguaztena, 19:00etan:

Estíbaliz de Miguel Calvo: "Relaciones amorosas de las mujeres encarceladas"

 

 

 

Bisitak: 124

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu