Sopela: 2019ko urriaren azken ostirala

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 25 Urria 2019 Argitaratua: Ostirala, 25 Urria 2019

Sopela azken ostirala

 

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, hilak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz. Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan, DENOK BATERA, PRESOAK ETXERA! goiburupean.

KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE !

Gaur gogoan izango da aurreko astean Aieteko adierazpena egin zenetik 8 urte igaro direla, bake iraunkorra eta justurako bide-orria izateko eginikoa, baina Espainiako Gobernuaren aldetik posible egiteko oztopoak eta borondate falta besterik ez dela aurkitu.

Honez gain gogoratu, bihar, urriak 26, “Duintasunaren martxa” izango dela Iruñean “Altsasukoak aske!" Aldarrikapenarekin bat eginez eta Sopelatik autobusez joateko aukera dagoela.

Bisitak: 212
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu