“Larriki gaixo dauden presoak etxera” ekimena Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Larunbata, 19 Urria 2019 Argitaratua: Larunbata, 19 Urria 2019

Sopela larriki gaixorik

“Larriki gaixo dauden presoak etxera” ekimena Sopelara helduko da astelehenean, hilak 21, 20:00etan. Plentziako Pirulitik abiatuko da 19:00etan eta kotxe karabanan Sopelaraino iritsiko da. Hori dela eta, 20:00etan, Udaletxeko plazan elkarretaratzeko deia egin du SAREk.

“Larriki gaixo dauden presoak etxera” ekimena

Ekimen hau SAREk jarri zuen abian urriaren 10ean eta hurrengo hiru hilabeteetan, anbulantzia bat ibiliko da Euskal Herrian zehar eta hainbat mobilizazio gauzatuko dira eskualde eta herri bakoitzean “Larriki gaixo diren presoak etxera!” aldarrikapena oinarri hartuta.

SAREk Euskal gizarteari dei egin dio mobilizazio dinamikarekin bat egitera eta "injustiziaren" aurka mugitzen jarraitzera. "Eskubideak urratzen dituen egoera honen ordez, konponbidearen aldeko egoera lortzea lehentasuna da euskal gizartearen gehiengoarentzat, ideologiak eta alderdikeriak alde batera utzita". Ekimen honen aurkezpena Joseba Azkarraga eta Bego Atxa SAREko eledunek Gasteizen egin zuten eta euskal presoek "salbuespen egoeran" jarraitzen dutela salatu zuten. Prentsaurrean gaixotasun larriak dituzten presoen egoeraz ohartarazi zuten, espetxeak "okertu egin dielako euren osasun egoera” eta "bere burua demokratikotzat duen gizarte batek ezin duela onartu espetxeak dakarren gorrotoa, eta mendekua izatea espetxe legediaren ordezkoa", salatu zuten. (ikusi albiste osoa BERRIAn)

Bisitak: 273
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu