Sergio Polo: 20 urte

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 06 Martxoa 2019 Argitaratua: Azteazkena, 06 Martxoa 2019

Sergio 20 urte preso

 

Sergio Polo preso sopeloztarrak 20 urte bete ditu espetxean. 20 urte hauetaz oroitzapena egiteko ekitaldia antolatu da Sopelako udaletxeko plazan datorren igandean, hilak 10, 13:00etan.

Ordu horretan omenalditxoa egingo zaie senideei, dantzariak egongo dira eta argazkia erraldoia aterako da Sergiori bidaltzeko. Ondoren trikipoteoa egongo da herri bazkariaren ordua izan arte, 15:00etan. (bazkarirako tiketa aurretiaz erosi behar da)

20 urteko urrunketa

Sergio Polo 1999ko martxoan atxilotu zuten eta ordutik zazpi kartzelatan izan da, denak Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alcala (Madrilen), Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Kordoba eta Algeciras (Andaluzian) eta orain Herreran (Castilla La Manchan), Sopelatik 620 kilometrora.

 

Bisitak: 121
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu