Sopela: "Eta orain presoak"

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 15 Azaroa 2017 Argitaratua: Azteazkena, 15 Azaroa 2017

Sopela Paris

"Eta orain presoak" izango da abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioaren leloa eta Sopelatik ere aukera izango da manifestazio honetan parte hartzeko. Bakearen Artisauek antolatu duten manifestazioan milaka herritar biltzea ezinbestekoa da.

Euskal presoen hurbiltzea, gaixorik diren presoen askatzea, kartzelaldi dispositiboen aplikazioa eta zuzenbide arrunten zigor arintzea… "Hitz batez, salbuespen egoeraren bukaera, euskal presoen gaiaren konponbide global baten bidean" da Bakearen Artisauek duten helburua.

Sopelatik ere aukera

Sopelatik ere aukera egongo da Parisera joateko, autobuses zein trenez joan daiteke, baina bigarren aukera honek oso plaza mugatuak ditu. Autobusez joatekotan irteera ostiralean (hilak 8) da arratsaldez eta itzulera igandea (hilak 10) goizez. Apuntatzeko azken eguna abenduaren 2a da ohiko lekuetan.

Bisitak: 762
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu