Anti-errepresiboa

Sergio Polo: Herrera de la Manchara

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Ostirala, 30 Azaroa 2018 Argitaratua: Ostirala, 30 Azaroa 2018

 

Sopela: Sergio Polo

Sergio Polo, Sopelako preso politikoa, Algecirasetik Ciudad Realeko Herrera de la Manchako (620 kilometro) espetxera lekualdatu dute. 

Sergio Polo 1999ko martxoan atxilotu zuten eta ordutik zazpi kartzelatan izan da, denak Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alcala (Madrilen), Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Kordoba eta Algeciras (Andaluzian) eta orain Herreran (Castilla La Manchan).

Argazkia, Sergio Bizkaiko Batzar Nagusietan 1999an

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

2018ko iraila: Sopela azken ostirala

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 27 Iraila 2018 Argitaratua: Osteguna, 27 Iraila 2018

Sopela ETXERA

 

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, hilak 28, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.


Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2018ko abuztua: azken ostirala Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Osteguna, 30 Abuztua 2018 Argitaratua: Osteguna, 30 Abuztua 2018

Sopela Etxera

 


Sopela azken ostirala

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, bihar, hilak 31, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

Hitzordua zortzietan izango da udaletxeko plazan: KALEAK, ETA TABERNAK HUTSIK, PLAZA BETE! goiburupean.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Uribe Kostako martxa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 19 Iraila 2018 Argitaratua: Azteazkena, 19 Iraila 2018

ETXERA!!!

 

Urratsez urrats martxan denak kaleratu arte

Irailaren 23an, igande honetan, Uribe Kostako euskal preso , iheslari eta deportatu politikoen aldeko martxa burutuko da. Martxa bi zutabetan banatuko da, lehenengo Astrabuduatik irtengo da, bigarrena aldiz Plentziatik.

Sopelostarrok non?

Sopelostarrok Plentziatik datorren zutabea hartuko dute. Plentziatik 10:00etan abiatuko da, Urdulizetik 11:15ean pasako da eta Sopelako hitzordua 12: 15ean izango da.

Zutabe biak Berangon elkartuko dira  “Bada garaia, presoak kalera” aldarrikatuz eta bertan ekitaldia 14:00an eta herri bazkaria 15:00ean ospatuko da.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Olga eta Txabi Basauriko espetxera lekualdatu dituzte

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Anti-errepresiboa Noiz sortua: Azteazkena, 08 Abuztua 2018 Argitaratua: Azteazkena, 08 Abuztua 2018

Euskal Presoak etxeraOlga Sanz eta Txabi Moreno preso sopeloztarrei hirugarren gradua eman diete eta Villabonako espetxetik (Asturias) Basauriko kartzelara lekualdatu dituzte. Olga eta Txabi (EPPK) Euskal Preso Politikoen Kolektibotik aldenduta zeuden eta Bilbon atxilotu zituzten 1998an. Hortaz, hogei urte inguru eman dute espetxean ETAren Bizkaia komandoko kide izatea egotzita. Atxilotuak izan zirenetik hainbat espetxetan izan dira: Alkala, Soto, Zuera, Picassent, Villavona, Aranjuez eta berriro Villabonakoan.

Sergio Polo eta Urko Labeaga oraindik preso

Une honetan beste bi euskal preso sopeloztar daude, Sergio Polo eta Urko Labeaga. Sergio Polo Algecirasen dago une honetan eta beti egon da Euskal Herritik urrun: Valdemoro eta Alkala (Madriden); Texeiro (Galizian); Picassent (Alacanten), eta azken biak, Cordoba eta Algeciras (Andaluzian).

Urko Labeaga Asturiaseko Villavona kartzelan dago. 1998an atxilotu zuten eta geroztik hainbat kartzelatan izan da: Martutene, Alcala Meco, Valdemoro, Soto del Real, Salamankako Topas, Asturiasko Villabona, Murtzian, berriro Villabona…

Orain dela gutxi, beste bi sopeloztar, Luis eta Rakel, herrira itzuli ziren 26 urte pasa ondoren, beraz, “Euskal Presoak etxera” aldarria, inoiz baino ozenagoa mantentzen da. Rakel eta Luis Sopelan, bi gutxiago

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu