Migrazioak

Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako errealitatea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Migrazioak Noiz sortua: Igandea, 18 Abendua 2016 Argitaratua: Igandea, 18 Abendua 2016

Sopelan migratzaileakGaur, abenduaren 18a Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna aldarrikatua izan da. Gaurko egunak badu helburu bat: munduan etorkinen kopurua handituz doala aintzat hartuz, euren oinarrizko eskubide eta askatasunarekin batera, pertsona horien babesa eta eurekiko errespetua bermatzea.

Zenbat migratzaile Sopelan?

Sopelan ekintza berezirik egin ez bada ere, Sopela.net-ek gure herrian bizi den migratzaileen kopurua jakinaraztea interesgarria dela uste du, gure artean askotan ezkutuan dagoen errealitatea baita. Artikulu honen ondoan dagoen grafikoa Foro-ciudad web orrikoa da eta “INE-(Instituto Nacional de Estadistica)-k emandako 2015eko datuetan oinarritzen da.

Sopelan erroldaturik dauden biztaleen %5,96 beste lurraldeetatik etorri dira gurera, 787 bizilagun.
*Amerikan jaioak: 465 pertsona, 182 gizon eta 283 emakume.
*Europako beste lurraldeetan jaioak: 230 pertsona, 112 gizon eta 118 emakume.
*Asian jaioak: 53 pertsona, 25 gizon eta 28 emakume.
*Afrikak jaioak: 32 pertsona, 23 gizon eta 9 emakume.
*Ozeanian jaioak: 7 pertsona, 4 gizon eta 3 emakume.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Inmigrazioa eta gizarte bazterketa mintzagai Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Migrazioak Noiz sortua: Astelehena, 09 Ekaina 2014 Argitaratua: Astelehena, 09 Ekaina 2014

gizarte bazterketa

 

 

 

 

 

Inmigrazioa eta gizarte bazterketa mintzagaia izango da datorren ekainaren 13an, ostirala, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:15ean.

Hitzaldia Meñakoz Kultur Elkarteak antolatu du eta hizlaria Sofia Abaitua izango da (Ekimen)

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu