Venezuela, egungo egoera politikoa aztergai Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Internazionalismoa Noiz sortua: Asteartea, 26 Martxoa 2019 Argitaratua: Asteartea, 26 Martxoa 2019

Sopela Venezuela

 

Venezuelako egungo egoera politikoaz luze hitz egiten da eta komunikabide askotako lehen albistea izaten da sarri: "askotan, Venezuelako egoera gertuko beste arazo asko estaltzeko erabiltzen den irudipena dugu... sarritan heltzen zaigun informazioa desitxuratuta dagoen susmoa dugu... beti sortzen zaizkigu zalantzak: zergatik hitz egiten da hainbeste Venezuelaz eta ez beste lurralde batzuetaz non giza eskubideak guztiz zapalduta dauden?".

Venezuelaz, bestelako iritziak eta informazioak jasotzeko eta alderatzeko, martxoaren 28an, ostegun honetan, Plaza Beltzak solsaldia antolatu du eta bertan hartuko du parte Agustin Otxotorenak, Venezuelan bizi den euskal enpresaria.

Hitzordua 19:00etan izango da elkartearen lokaletan, Loiola Ander Deuna kalean, 40. zenbakian.

 

Bisitak: 499
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu