Ama Lurra

Ostegun honetan nekazaritza ekologikoari buruzko tailerra egingo dute Sekeko Gaztetxean

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Asteartea, 15 Ekaina 2010 Argitaratua: Asteartea, 15 Ekaina 2010

 

nekazaritza

 

Nekazaritzaren astearen harira, Eguzki Sopelak bi ekimen prestatu ditu nekazaritza ekologikoaren eta gure baserritarren defentsan. Alde batetik, ostegun honetan, hilak 17, 18:00etatik aurrera nekazaritza ekologikoari buruzko tailerra egingo dute Sekeko Gaztetxean. Nekazaritza ekologikoaren esanahiaz mitzatuko da eta ostean lan praktikoa Gaztetxeko ortuan egingo da. Tailerra EHNE sindikatuko kide batek emango du.

Bestalde, ostiralean, hilak 18, arratsaldeko 18:30ean eta Plaza Beltza kultur gunean, ELIKADURA SUBIROTASUNA ETA KONTSUMO TALDEEN INGURUKO HITZALDIA eskeiniko du Eguzki Sopelak. Egun horretan bertan kontsumo taldea sortzeko asmoa dago interesatuta dauden hainbat pertsonarekin.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Uribe Kosta Butroe Biotopo babestua sortzeko eskaera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 21 Maiatza 2010 Argitaratua: Ostirala, 21 Maiatza 2010
kostaldeaAste honetan Bizkaiko talde ekologistek eta naturzaleek Butroe ibaiaren estuarioaren aberastasunaren kontserbazioa ziurtatzen duten baldintzak sortzea eskatu diete administrazio publikoei. Hona hemen horretarako aurkeztu duten txostena eta Ekologistak Martxan elkartearen webgunean agertzen diren adierazpenak: 
 
Euskal Herriko legeriaren arabera Biotopo Babestua balorazio berezia merezi duen naturgunea da, babestua izateko sortua. Uribe Kosta eskualdea balioetsi eta babestu beharreko eremua da, ingurumen, zientzia, historia eta kultura balio handikoa.
 
Uribe Kosta Butroe maila ertaineko eraldaketa antropikoa duen eremua da, oraindik ere gordetzen dituen natura balio horiexengatik azken urteotan giza presio handiagoa jasan duena. Horrela, kostaldeko hainbat hirigunetan, Plentzian eta Gorlizen kasu, populazioa biziki handitzen da udako hilabeteetan, eta horrekin batera zerbitzu beharrak ere (bizitetxe, aparkaleku, kiroldegi, merkatalgune, garraiobideenak...). Uribe Kosta Butroe “belaunaldi berriko bizitegi area” horietako bat da, Bilbo Metropolitarretik eta honen lantegi eremutik gertu egoteagatik eta ingurumenaren egoera hobeak ematen dion bizi kalitate hobeagatik. Beraz, hiriburuaren biztanle askok Mungia, Plentzia, Urduliz, Lemoiz, Gorliz...bezalako lekuetan hartu du egoitza. Euskal Herri osoko itsasertzeko ingurumena arrisku larrian dagopresio demografiko honen ondorioz.

Uribe Kosta Butroek maila handiko natur balio ukaezinak ditu, gorde eta lehengoratu beharrekoak.

Add a comment

Gehiago irakurri: Uribe Kosta Butroe Biotopo babestua sortzeko eskaera

0
0
0
s2smodern

Sopelan EGUZKI Ekologista Taldea sortzeko gonbidapena

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 19 Otsaila 2010 Argitaratua: Astelehena, 22 Otsaila 2010

eguzkisopelaEuskal Herri osoan EGUZKI Ekologista Taldea aski ezaguna da. Urteak daramatzate Euskal Herri osoan gure Ama Lurraren aldeko lana egiten.

Aspaldian, Sopelan ere, talde oso dinamikoa funtzionatu zuen eta herrian protagonismo handia eduki zuen, bai gure ondare ekologikoak babesteko, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako borrokan edota zorigaiztoko zezenketaren aurka herria mobilizatzeko.

Urteak pasatu dira EGUZKI taldea Sopelan eratuta egon barik. Baina gabezi hori bete nahian lehenengo urratsa eman dute eta beste herrietako EGUZKI talde batzuen laguntzarekin Sopeloztar gazte batzuk jendea bildu nahi dute gure herrian jarduera ekologista aurrera eramateko.

Sopelako jendea EGUZKIren inguruan bildu nahi dute gure esparru naturalak zaintzeko, egiten dizkieten erasoak salatzeko, gure kostaldea zaintzeko edota sensibilizazio eta informazio kanpainak gure auzokideen artean garatzeko.

Dagoeneko lehenengo urratsak ematen ari dira eta interesa duenak kontaktatu ahal izateko, helbide elektroniko bat sortu dute. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. haiekin harremanetan ipintzeko bidea da. Gogotsu dabiltza eta lagun gehiago behar dute talde polit bat osatzeko. Sopelako ingurumenak eskertuko du eta gure herriko bizitzan beste eragile koloretsu bat egongo litzateke. Ea animatzen zareten EGUZKI TALDE EKOLOGISTA sortzeko parte hartzen. Animo!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Mañana se proyectará el documental Earthlings dentro de las Jornadas Animalistas organizadas por Plaza Beltza Kultur Elkartea

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Azteazkena, 24 Martxoa 2010 Argitaratua: Azteazkena, 24 Martxoa 2010

Mañana se cerrarán las Jornadas Animalistas organizadas por Plaza Beltza Kultur Elkartea y el colectivo Acción Animalista con la proyección del documental Earthlings. La proyección será a partir de las 19:30, tras la cual se debatirá sobre este tema.

Earthlings es un documental que trata acerca de la absoluta dependencia de los humanos para con los animales no humanos usados como mascotas, comida, vestimenta, entretenimiento e investigación científica, así como acerca de nuestra total falta de respeto a estos nuestros “proveedores”. La película en su versión original está narrada por el actor nominado al Oscar Joaquin Phoenix (Gladiador) y la banda sonora es del aclamado músico Moby. A continuación se puede ver el trailer del documental:

{youtube}gnqNLtDmKRI{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Topaketa animalistak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Asteartea, 26 Urtarrila 2010 Argitaratua: Asteartea, 26 Urtarrila 2010
topaketaanimalistak

El colectivo Acción Animalista invita a todos y todas las sopeloztarras a unas jornadas organizadas en Sopela bajo el nombre de “Topaketa Animalista”  Derecho animal: la revolución pendiente. Todas las actividades se realizarán a las 19:30 en los locales de Plaza Beltza Kultur Gunea, en Akilino Arriola 59 (frete al hogar del jubilado-a)

El 28 de Enero se proyectará la película “The witness” y posteriormente se realizará un debate sobre la situación “legal” de los animales de compañía.

El 25 de febrero será “El maltrato animal como entretenimiento”. Proyecciones y posterior debate.

El 25 de Marzo se proyectará el documental “Earthling” sobre la ganadería intensiva, la vivisección, la industria peletera...

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu