Ama Lurra

Fracking-aren kontrako asanblada abian Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Astelehena, 30 Martxoa 2015 Argitaratua: Astelehena, 30 Martxoa 2015

frackn ez

 

Abenduan sortu zuten Sopelako hainbat auzokidek fracking aurkako asanblada eta une horretatik hona kanpaina informatiboari ekin diote helburu argi batekin: fracking-a eragoztea.

Asanbladako kideek azpimarratzen dute Sopelako egoera larria dela aurten hasiko baitira froga sismikoekin, eta asanbladaren arabera, gaitzespen soziala erakustea beharrezkoa da. Hori dela eta, taberna eta komertzio guztiekin hitz egiteko asmoa dute, eta jadanik hitz egiten hasi dira.

Hurrengo urratsa alderdi politikoekin aritzea da, alderdien konpromisoa lortu nahian. Horretarako Asanbladak gonbitea luzatzen die alderdiei eurekin elkartzeko eta fracking-aren inguruan berba egiteko.

Era berean herritar guztiak gonbidatzen ditu asanbladan parte hartzeko eta ondorengo helbidea jakinarazten dituzte: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., facebook eta twitterren.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

EHBilduren konpromiso energetikoaren aurkezpena Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 13 Otsaila 2015 Argitaratua: Ostirala, 13 Otsaila 2015

konpromiso energetikoa

 

 

 

 

EHBilduk duen konpromiso energertikoa aurkeztuko du Sopelan datorren astean, hilak 18 (asteazkena) 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean.

Hitzaldiak Peio Otxandianok egingo du.

{youtube}LOcf_6gZi_4#t=80{/youtube}

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako Fracking Ez taldearen lehen bilera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 23 Urtarrila 2015 Argitaratua: Ostirala, 23 Urtarrila 2015

Sopela "fracking gabeko udalerri" izendatu ostean, herritar talde batek haustura hidraulikoaren kontra egiteko taldea sortu du. Talde honek larunbatean, hilak 24, lehen bilera egingo du Kurtzio kultur etxean, 18:00etan.

Barrika ere fracking-aren kontra

Barrikan ere EHBilduk udal taldeak mozioa aurkeztu zuen Barrika “fracking gabeko udalerri” izendatzeko. PNVren hiru zinegotziak horren kontra agertu arren, Udalbatzako beste zinegotzi guztiek testuaren alde bozkatu zuten.

PNVren atzerabidea

Ezetza honek PNVren atzerabidea islatzen du. Sopelan bi mozio onartu dira frackingn-en aurka, lehenengoan aldeko bozka eman zuten, bigarrenean abstenitu ziren, eta oraingo honetan, Sopelarekin mugakidea den Barrikan ezetza eman dute.

Ondorengo bideoan abenduaren 20an, Sopelan egindako manifestazioa ikus daiteke

{youtube}PHeZnl0vmCo{/youtube}
Add a comment
0
0
0
s2smodern

Bizkaiko Foru Aldundiak Sopelak jarritako fracking-aren kontrako seinaleak kentzeko eskatu du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 06 Otsaila 2015 Argitaratua: Ostirala, 06 Otsaila 2015

fracking gabeko herria

 

 

 

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eskutitz bat bidali diola fracking-aren kontrako seinaleak foru-errepidearen bazterretik ken ditzan eskatuz, ondorioz Sopelako Udalak seinaleak lekuz aldatu behar izan ditu, baina oztopoak oztopo, fracking-aren kontrako aldarriari eutsi dio.

Foru Aldundiaren eskutitz honek mespretxu egiten dio sopeloztarron ordezkariek erabakitakoari seinalea jartzea Sopelako Udalaren Udal Osoko Bilkura batean hartutako erabakia baita..

Argazkian seinalearen kokapen berrian

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan “Fracking ez” izandako manifestazioaren irudiak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 26 Abendua 2014 Argitaratua: Ostirala, 26 Abendua 2014

Sopelako EHBilduk bideo laburra editatu du larunbatean, hilak 20, Sopelan izandako fracking aurkako manifestazioaz.

{youtube}PHeZnl0vmCo{/youtube}

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu