datorren asteburuan PTPren aurkako akanpada

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Astelehena, 15 Abuztua 2011 Argitaratua: Astelehena, 15 Abuztua 2011
View Comments

PTP ez

Irailak 8, 9, 10 eta 11an, Getxoko Andra Marin, PTP gelditzeko akanpada burutuko dute. Akanpada Metroko Ibarbengoa geltokiaren inguruan burutuko da eta lau egun hauetan hanbat ekimen egingo dituzte.

8an aurkezpena egin eta gero GETXO AKORDATEN NAIZ  2. dokumentala emango dute eta ostean afaltzeari ekingo diote. 9an EHNE sindikatuko kide batek hitzaldia emango du eta egun osoan zehar ikastaro ezberdinak egingo dituzte. 10ean Uribe Kostako herriak nola aldatu diren inguruko mahai ingurua, Andra Mariko auzokideen eskutik kantuak gogoratuko dituzte eta arratsaldez Urdulizko jaietaraino kalejira burutuko dute. 11an ibilbide kulturala burutuko dute eta herri bazkaria prestatuko dute. Azkenean emakumea eta baserriaren inguruko hitzaldia antolatuko dute.

Akanpadan dutxak eta komunak egongo dira. Harremanetan jartzeko helbide elektroniko bat martxan ipini dute: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

Bisitak: 3598
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu