Sopelako udala energia berriztagarrien alde

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Azteazkena, 13 Azaroa 2019 Argitaratua: Azteazkena, 13 Azaroa 2019

Sopela energia berriztagarriak9 alde, 7 aurka eta abstentzio 1

Elkarrekin-Podemos, EH Bildu eta DB-TU udal taldeek baietza eman zioten Sopelako Udalean energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko mozioari, PSE abstenitu zen eta EAJ/PNV contra bozkatu zuen.

Azken udal osoko bilkuran (urriak 31) Elkarrekin-Podemosek mozioa aurkeztu zuen Sopelan energia berriztagarriak erabiltzeko eta EHBilduk emendakin bi gehitu zizkion mozioari Sopelarako neurri zehatzak proposatuz. Gauzak horrela, Sopelako Udalak 6 hilabeteko epean energia hornidura kontratatzeko lizitazioa atera beharko du, Iberdrolaz besteko enpresa txiki eta ertainei aukerak irekiz eta energia berriztagarrien erabilera bermatuz, energia bera aurrezteko neurriak abian jartzeaz gain.

Zergatik ez zuten BAI bozkatu PNV eta PSE?

PSEren ustez, oraingo legediak mozioak berak esandakoa barnebiltzen du eta beraz, abstenitu egin zen. PNVk  mozioak, legeaz gain, ez zuela ezer berririk aipatzen esan zuen eta kontra bozkatu zuten. Mozioan onartutakoa "lege orokorrean" baldin badago... zergatik bozkatzen dute EZ?

Bisitak: 172

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu