Sopela: Parking bat Iberrota plazan?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Igandea, 28 Uztaila 2019 Argitaratua: Igandea, 28 Uztaila 2019

Sopela: IberrotaUdal Gobernaren proiektuak

Uztailaren 18ko hirigintza batzordean egungo udal gobernuak (PNV, PSE eta DB-TU) Larrabasterrako Iberrota Plazan bi proiektu egitea aztertzen ari dela jakinarazi zuen: parking disuasorio bat edo umeentzako jolasgune estalia.

EHBilduren iritzia

Gaia eztabaida mailan soilik badago ere, EHBilduk bere iritzia aurreratu zuen eta plaza hau Urko hezegune naturalarekin batzea proposatu zuen, ingurunea berreskuratuz eta bizilagunen gozamenerako gune handi bat sortuz. EHBilduren iritziz “ez dugu uste kotxeen erabilera sustatzea egokia denik, kontutan hartuz 330 bat aparkaleku plaza daudela Larrabasterran: 155 Ugeragan eta metro geltokian eta 175 Urgitxieta Plaza inguruan” eta jolasgunea dela-eta, Iberrota inguruan dagoen trafiko handi eta arriskutsuaz ohartarazi zuen “ez dugu uste Urgitxieta Plazatik errepidearen bestaldera jolasgune estali bat jartzea aukera egokia denik trafiko arriskua handia baita”. Hain zuzen ere, EHBilduren ustez jolasgune estalia Urgitxieta plazan bertan egin daiteke Larrabasterraren auzo-kohesioa indartuz.

Auzokideen iritzia ezinbestekoa

Iberrota Plazaren garatzea Abaro sektorearen garatzearekin lotuta dago, dena dela EHBilduren ustez, edozein egitasmo aurrera eraman baino lehen, ezinbestekoa da auzokideen iritzia jasotzea:  “Larrabasterra aldatuko duen proiektu horiek onartu aurretik auzokideen iritzia jasotzea metodologia egokien bitartez (kontsultak, inkestak, talde dinamikak/asanblada) eta iritzi horiek betearazleak izatea”.

Bisitak: 742
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu