Sopela: Zer egin Uribe Kostan?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Azteazkena, 06 Martxoa 2019 Argitaratua: Azteazkena, 06 Martxoa 2019

Zer egin Uribe Kostan

 

Galdera korapilatsu honi erantzuten saiatuko dira datorren larunbatean, martxoak 9, zenbait hizlari Sopelako Kurtzio Kultur Etxean lan saio praktiko batean. 11:00etatik 13:00etara  aurrera, gaurkotasun handiko hainbat gai aztertuko dira:

***Ingurumena eta hondakinen kudeaketa gaiaz Rakel Eluk hitz egingo du, Lea Artibaiko Mankomunitateko presidentea

***Turismoaz Iker Ruiz de Egino arituko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari ohia

***Etxebizitza politika arazoari, Karlos Renedo arkitektoak helduko dio eta

***Mugikortasuna, errepideak eta garraioaren egoeraz Zigor Eguzkitza (Bizkaiko Batzarkidea) eta Raul Mendez (EHBilduko mugikortasun arduraduna) arituko dira.

Lan saio hau Uribe-Kosta eskualdeko EH Bilduko taldeek antolatu dute ZER EGIN URIBE-KOSTAN? goiburupean: “Posible al da beste eskualde eta herri ereduak abian jartzea?, koordinatu gaitezke eredu berri hori martxan jartzeko?”

 

 

 

Bisitak: 98
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu