Sopelako Ingesta eskualdearen berreskuratze ekologikoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Osteguna, 02 Apirila 2015 Argitaratua: Osteguna, 02 Apirila 2015

Ingesta2014an Urko paduraren egokitzapena lortu bazen, orain Ingesta eskualderen berreskuratze ekologikoari ekingo dio Sopelako Udal Gobernuak (EHBildu).

Ingesta Atxabiribil hondartzan goiko aldean dagoen gunea da eta gaur egun inguru hori egoera kaskarrean dago: bere garaian aparkalekutzat erabili baitzen, eta gizakiaren esku-hartzearen eraginez degradatuta dagoelako.

Berreskuratze ekologiko honen bidez Ingestako eremua lehengoratu nahi da, alegia, naturak berez egiten dituen urratsak kopiatu eta azkartu udalak dituen 2,3 hektareako lurzoru batean. Ekologia aplikatuaren proiektu honek gizakiaren esku-hartzea ezabatu nahi du Sopelan hirigintza-arloan orain arte egin den kontrako norabidea jarraituz.

Proiektua La Suma Paisajistas estudioak egin du, Sopelako Udalaren aginduz, eta lanen aurrekontu osoa 105.000 eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak 50.000 euroko diru-laguntza emango dio Udalari proiektua gauzatzeko. La Suma Paisajistas Estudioak Urkoko berreskuratzea ere gauzatu zuen.

Bisitak: 2202
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu