Fracking-aren kontrako asanblada abian Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Astelehena, 30 Martxoa 2015 Argitaratua: Astelehena, 30 Martxoa 2015
View Comments

frackn ez

 

Abenduan sortu zuten Sopelako hainbat auzokidek fracking aurkako asanblada eta une horretatik hona kanpaina informatiboari ekin diote helburu argi batekin: fracking-a eragoztea.

Asanbladako kideek azpimarratzen dute Sopelako egoera larria dela aurten hasiko baitira froga sismikoekin, eta asanbladaren arabera, gaitzespen soziala erakustea beharrezkoa da. Hori dela eta, taberna eta komertzio guztiekin hitz egiteko asmoa dute, eta jadanik hitz egiten hasi dira.

Hurrengo urratsa alderdi politikoekin aritzea da, alderdien konpromisoa lortu nahian. Horretarako Asanbladak gonbitea luzatzen die alderdiei eurekin elkartzeko eta fracking-aren inguruan berba egiteko.

Era berean herritar guztiak gonbidatzen ditu asanbladan parte hartzeko eta ondorengo helbidea jakinarazten dituzte: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., facebook eta twitterren.

Bisitak: 2328
0
0
0
s2smodern
powered by social2s
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu