Sopelako Fracking Ez taldearen lehen bilera

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Ostirala, 23 Urtarrila 2015 Argitaratua: Ostirala, 23 Urtarrila 2015

Sopela "fracking gabeko udalerri" izendatu ostean, herritar talde batek haustura hidraulikoaren kontra egiteko taldea sortu du. Talde honek larunbatean, hilak 24, lehen bilera egingo du Kurtzio kultur etxean, 18:00etan.

Barrika ere fracking-aren kontra

Barrikan ere EHBilduk udal taldeak mozioa aurkeztu zuen Barrika “fracking gabeko udalerri” izendatzeko. PNVren hiru zinegotziak horren kontra agertu arren, Udalbatzako beste zinegotzi guztiek testuaren alde bozkatu zuten.

PNVren atzerabidea

Ezetza honek PNVren atzerabidea islatzen du. Sopelan bi mozio onartu dira frackingn-en aurka, lehenengoan aldeko bozka eman zuten, bigarrenean abstenitu ziren, eta oraingo honetan, Sopelarekin mugakidea den Barrikan ezetza eman dute.

Ondorengo bideoan abenduaren 20an, Sopelan egindako manifestazioa ikus daiteke

{youtube}PHeZnl0vmCo{/youtube}
Bisitak: 2046
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu