Sopela: FRACKING gabeko herria

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Ama Lurra Noiz sortua: Larunbata, 13 Abendua 2014 Argitaratua: Larunbata, 13 Abendua 2014

fracking gabeko herriaFracking-aren kontrako lehenengo trafiko seinalea jarri da Sopelan, Loiola Ander Deuna kalean: BI-634 errepidearen gaineko pasarelaren aurrean. Hurrengo astean beste seinale bat jarriko da Barrika eta Sopela udalerrien arteko mugan.

Ekaineko Udal osoko bilkurak adostu zuen aipatu seinaleak Sopelan jartzea, Udal Gobernuaren (EhBILDU) mozio bat onartu ostean. Mozio honek PSEren aldeko bozka jaso zuen eta PNV abstenitu zen. Mozio honetan Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoari eskatu zitzaion frackingarekin lotutako baimen guztiak bertan behera uztea.

Ildo honetan Sopelako Udalak deialdi bi egin ditu datozen egunetarako:

- Abenduaren 16an, 19:00etan Kurtzio Kultur Etxean, fracking-aren inguruko hitzaldia, David Cobos “Fracking Ez Bizkaia” taldeko kidearen eskutik.

- Abenduaren 20an, 12:30ean udaletxe plazatik abiatuta, fracking-aren kontrako kalejira.

Fracking eta Sopela: beste artikuluak:

Recibida en Sopela la notificación del Gobierno Español relacionada con el fracking.

Piden el primer permiso en Bizkaia para una campaña sísmica previa al uso del “fracking”. Afecta a Sopela

Sopelako Udalak Fracking-arekin lotutako baimenak etetea eskatu du

Fracking en Sopela

Sopelan fracking ez

Lehenengo zulaketak 2016 eta 2017 artean egiteko konpromisoa dute

Bisitak: 2035
0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu