Justizia Soziala

Sopelako EHBilduk fracking-aren kontrako atxikimendua sinatu du

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Larunbata, 02 Maiatza 2015 Argitaratua: Larunbata, 02 Maiatza 2015

konpromisoa Fracking ez“Fracking ez Sopela” plataformak hilabete batzuk daramatza martxan eta Sopelako norbanako, elkarte eta instituzioen fracking-aren kontrako atxikimendua bilatu ditu.

Oraingoan “Fracking ez” plataformak Bozkatu fracking ez! kanpaina martxan jarri du alderdi eta hautagaiei haustura hidraulikoaren kontrako konpromisoa eskatuz.

Sopelako EHBilduk sinatu du aipatutako konpromisoa eta ildo honetan argi eta garbi haustura hidraulikoaren aurka publikoki agertu da, eta datorren legealdian EHBilduren esku dagoen guztia egingo dela haustura hidraulikoaren bidez hidrokarburoak erauztea galarazteko, beharrezkoa bada herri-galdeketa bultzatuz

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Ehuntze eguna Sopelan: bideoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 27 Apirila 2015 Argitaratua: Astelehena, 27 Apirila 2015

Larunbatean, hilak 25, Ehuntze Eguna ospatu zen Sopelan  eta Euskal Herriko herri eta auzo guztietan Gure Esku Dagok, erabakitze eskubidearen aldeko mugimendu anitzak, antolaturik.

Udaletxeko plazan 12:00etatik 14:00etara Sopelako oihal zati guztiak josi ziren, ekainaren 21ean Bilbon izango den ekitaldi erraldoiaren entsaioa eginez.

Hona hemen bideoa {youtube}8LPPQf_StM4{/youtube}

Add a comment
0
0
0
s2smodern

2015.eko lehen hiruhilabetekoaren amaieran 894 langabetu Sopelan.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 13 Apirila 2015 Argitaratua: Astelehena, 13 Apirila 2015

langabezia2014.ko abenduaren 31an 854 sopeloztar zeuden langabezian, eta kopuru horrek hilero egin du gora aurten: urtarrilean 869, otsailean  871 eta martxoan, 2015eko lehen hiruhilabetekoaren bukaeran (martxoaren 31ean) 894, hauetariko 480 emakume dira eta 414 gizon.

Sopela.net-ek lantzean behin argitaratzen ditu Sopelako langabeziari buruzko datuak eta oraingoan ere, langabeziaren datu gordinek guztiz gezurtatzen dituzte Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren mezu baikorrak “krisia gainditzen ari omen delako”.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

"Historia del abertzalismo virtual, gestión a la vasca" hitzaldia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Ostirala, 10 Apirila 2015 Argitaratua: Ostirala, 10 Apirila 2015

abertzalismo virtual

ADI!!!

BERTAN BEHERA GAIXOTASUNA DELA ETA.

 

 

Apirilaren 16an (osteguna)  Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan, Meñakoz Kultur Elkartearen eskutik hitzaldia izango da Sopelan “Historia del abertzalismo virtual, gestión a la vasca” gaia aztertzeko.

Hizlaria Igor Meltxor izango da, idazlea eta analista politikoa

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Erabakitze Eskubidea hizketa-gaia Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Osteguna, 05 Martxoa 2015 Argitaratua: Osteguna, 05 Martxoa 2015

erabakitze eskubidea

 

 

Sopelako Gure Esku Dago taldeak antolaturik “Erabakitze Eskubidea, printzipio demokratikoa” izeneko hitzaldia izango da martxoaren 6an, ostiralean, Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan.

Hizlariak Zelai Nikolas eta Iñigo Urrutia izango dira.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...