Justizia Soziala

Mundu osoko sopeloztarrak

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Igandea, 13 Abendua 2015 Argitaratua: Igandea, 13 Abendua 2015

Mundu osoko sopeloztarrakAste honetan (2015eko abenduaren 12an) EUSTAT-ek (Euskal Estatistika Erakundea) argitaratu ditu atzerriko biztanleen kopurua EAEn.

Sopelako atzerritarren datuak

Sopela.net-ek Sopelari dagozkion atzerritarren datuak bilatu ditu:

Sopelak, osotara 12.401biztanle ditu eta hauetariko 9.974 bizkaian jaio dira, 150 gipuzkoan eta 86 araban. Nafarroako datuak, edo iparraldekoak ez dira era berezituan agertzen, Nafarrokoak Estatu Espainolean sartzen dira, eta iparraldekoak gainontzeko Europakoetan). EUSTATen datuen arabera, 11.940 lagun Estatu Espainolean jaioak dira eta 461 "atzerrian".

Hona hemen atzerrian jaiotako sopeloztarren datuak:

  • Ekialdeko Europan jaioak: 56
  • Gainontzeko Europan: 92
  • Magreben: 12
  • Gainontzeko Afrikan: 8
  • Hego Amerikan: 201
  • Gainontzeko Amerikan: 47
  • Asia eta Ozeanian      45
Oharra: lurraldeen taldeak EUSTAT-ek egindakoak dira, eta estatistika 2015eko urtarrilaren 1eko datuetan oinarritzen da. (EUSTAT: Población de la C.A. de Euskadi por ámbitos territoriales, lugar de nacimiento y periodo)
Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Sopela se declara municipio opuesto al TTIP

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 26 Urria 2015 Argitaratua: Astelehena, 26 Urria 2015

Stop TTIP

 

 

 

El ayuntamiento de Sopela acepto en el último pleno una propuesta relativa a la declaración de municipio opuesto a la aplicación del Tratado Transatlántico de Comercio e Inversión, conocido con las siglas TTIP.

Dos bloques: PNV y PSE por una parte y EHBildu, DBTU y Orain Sopela por otra

Antes de ser aceptada la mencionada propuesta, los grupos PNV y PSE (8 votos) presentaron conjuntamente una enmienda a la totalidad que fue rechazada por EHBILDU, DBTU y Orain Sopela (9 votos) y estos tres grupos también actuaron conjuntamente para sacar adelante la propuesta contra el TTIP.

Postura sobre el TTIP

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelako gazte mugimendua ALTERNATIBEN HERRIRA

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Osteguna, 22 Urria 2015 Argitaratua: Osteguna, 22 Urria 2015

artaldea

 

Alternatiben herria geroz eta atxikimendu gehiago lortzen ari da, Sopelako gazte mugimenduak ere "alternatiben herrira" ekimena joateko deialdia zabaldu dau. Zapatuan 9.00etan urtengo dira Bilborantz, Azaroak 1an Sekeko gaztetxean ikasitakoa eztabaidatuko dabe.

"Zapatu honetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladak BilbonAlternatiben Herria ekimena antolatu du. Sopelako Gazte Mugimendutik ekimen honetan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu. Bilbora joateko zapatuan 9:00etan metro geltokian kedada egin dugu.
Alternatibak egun bateko kontua ez direnez datorren asteko domekan (azaroak 1) 18:00etan gaztetxean alternatiben inguruko eztabaida egitea proposatu dugu eta honen ostean Domeka Beroak hasiko dira ostabere!
Alternatiben Herriaren programa: http://alternatibenherria.eus/2015/10/17/zer-egongo-da-alternatiben-herrian-hemen-informazio-guztia/"

 

BIZITZA BURUJABEA ESKUBIDE OSOZ!

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Langabeziak gora jo du Sopelan udan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Asteartea, 13 Urria 2015 Argitaratua: Asteartea, 13 Urria 2015

Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu Sopelako langabeziaren datuak, eta ekainekoak argitaratu genuenetik etengabe egin du gora langabetuen kopurua.

816 langabetu

816 sopeloztar zeuden langabezian irailaren amaieran SEPEk (Servicio de Empleo Publico Estatal) emandako datuen arabera. Gogoan har dezagun ekaineko datuak argitaratu genuenean 780 herritar zeudela langabezian. Geroztik, langabetuen kopurua hazi egin da: uztailean 783, abuztuan 810 eta esan dugun bezalaxe, irailean 816. Argi dago udan sortu ohi den garaiko lanak ez duela inolako eraginik izan gurean, eta hainbat arduradun politikoek barra-barra darabiltzaten argudio "baikorrek" ez dutela inolako oinarririk.

Emakume gehiago

Langabeziak eragin gehiago du emakumeen artean: langabetuen artean 456 emakume dira eta 360 gizonak. Adin tarteari dagokionez,  41 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 395 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, 380 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. (Adin tarte hauek SEPEk ezartzen ditu)

Honen moduko artikuluak:

Langabezia 2014. Urtearen bukaeran

Langabezia 2015. Urteko lehen hiruhilekoan

Langabezia 2015. Urteko bigarren hiruhilekoan

Add a comment
0
0
0
s2smodern

40 urte gogoan Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Azteazkena, 07 Urria 2015 Argitaratua: Azteazkena, 07 Urria 2015

40 urte

 

Irailaren 27an bete ziren 40 urte erregimen frankistaren azken fusilamenduetatik: Juan Paredes Manot (Txiki), Ángel Otaegui, José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz.

Urteurren hau gogoan, Meñakoz Kultur Elkarteak hitzaldia antolatu du Sopelan, urriaren 9an 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean “borrokalari guztiak, biktima guztiak” izenpean.

Hitzaldian hartuko dute parte: Diego Paredes (Txikiren anaia), Martxelo Alvarez (ahaztuak) eta Txamba Payes (el Salvadorreko abeslaria)

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...