Justizia Soziala

Herri kontsulta egingo al dugu Sopelan?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Asteartea, 23 Otsaila 2016 Argitaratua: Asteartea, 23 Otsaila 2016

GED erabakitzera

 

 

 

 

Aurten Euskal Herriko hainbat herritan (Goierri, Azpeitian, Diman, Ispasterren…) kontsultak egingo dira erabakitzeko eskubideaz… eta Sopelan? 2017 herri kontsulta egingo al dugu Sopelan? Egitekotan noiz? Nola? Zer galdera?...

Gai hauetaz hitz egiteko eta guztion iritzia ezagutzeko, aztertzeko eta baloratzeko, Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak asanblada deitu du otsailaren 24an, asteazkena, Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

Uribe Ospitalea Plataforma aurkezpen publikoa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 22 Otsaila 2016 Argitaratua: Astelehena, 22 Otsaila 2016

asanblada ospitaleaErantzunik gabeko galderak…
Zein izango da garraiobide publikoa? Maiztasunak handituko dira? Linea berriak zabalduko dira?....
Nondik igaroko dira ospitalera doazen errepideak? Hiriguneak zeharkatuko dituzte? Zelan kudeatuko da trafikoa? Nondik igaroko dira anbulantziak, erabiltzaileak, eta langileak?...
Zer eragina izango du ospitalearen zabalerak gure bizimoduan? Zaratak, CO2 isurketak…
Zenbat aparkaleku egongo da Urdulizen? Aparkatzea erraza izango al da? Kotxea uzteagatik ordaindu beharko da?...

Hau bezalako galderak mahairatu dituzte Uribe Ospitalea Plataformako kideek, orain arte erantzunik gabeko galderak.

Uribe Ospitalea Plataforma
Urdulizeko ospitalearen irekiarekin batera sortuko diren arazo hauei guztiei aurre egiteko nahian aurkeztu zen larunbatean, hilak 20, Uribe Ospitalea Plataforma. Aurkezpena Sopelako Kurtzio Kultur Etxean egin zen herri asanblada ireki baten bidez eta orain arte lanean aritu diren SUSAN (Sopela Urduliz Saihesbidea noizko?)eta Urduliz Rurala elkarteko kideek bideratu zuten. Plataformak ez du zalantzan jartzen ospitalearen beharra, ospitalea zabaltzeko baino lehen dauden kezka guztien erantzun falta baizik.

Ospitaleak 23 herritako 197.000 biztanleri emango dio zerbitzua: Mungialde osoan, Uribe Kostako herri guztiei, Bakiori… eta herri hauetan guztietan zanlantza eta kezka ugari daude eta administrazioek ez dute orain arte funtzesko erantzunik eman. Zenbait eskualdetan garraio eza da arazoa, gaur egun ez baitago inolako aukerarik Urdulizera heltzeko; beste herri batzuetan, Sopela kasu, trafikoaren gehikuntza ikaragarria herri gunetik, eta azkenik Urdulizen batuko diren auto pilaketa, honek dakarren aparkatzeko zailtasunak eta Urdulizeko herri izaeran aldaketak.

Plataformako kideek orain arte egindako lana azaldu zuten, eta jakinarazi dute idazki bana aurkeztu dutela udal guztietan gaia planteatuz. Honez gain SUSAN elkarteak sinadura bilketa bati ekin dio Change.org plataforma digitalaren bidez. Plataformako kideek jakinarazi egin zuten ere orain arte EHbilduk lagundu duela lan instituzionalean informazioa pasatuz, mozioak aurkeztuz Bizkaiko Batzar Nagusian eta Sopelako udalean egindako ikerketan plazaratu ziren alternatibak ezagutaeaziz.

Bilerako parte-hartzaileek nabarmendu zuten herritar guztiei helarazi egin behar zaiela informazioa, instituzioen erantzunik ezean mobilizazioaren beharra azpimarratu zen eta udal guztietan mozioak aurkezteko aukeraz ere aritu ziren. Sopelari dagokionez, dauden alternatiben artean eztabaida publiko edo erreferendum bat egitearen aldeko iritziak ere entzun ziren.

Sopela.net-ek zenbait artikulu argitaratu du gai honi buruz

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Urdulizeko ospitalearen sarbideak direla eta sinadura bilketa

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 01 Otsaila 2016 Argitaratua: Astelehena, 01 Otsaila 2016

sinaduraSopelako SUSAN Elkarteak (Sopela-Urdulizko Saihesbidea, Noizko?) sinadura bilketa bati ekin dio change.org – sare sozialaren bidez.

SUSAN Sopela eta Urdulizeko lotura politikorik gabeko auzokideen elkartea da, eta arduratuta daude Urdulizeko ospitalearen irekierak sortuko duen trafiko gehikuntzarekin Sopelan eta Urdulizen.

SUSAN elkarteak ez du kuestionatzen ospitalearen irekiera; sinadura bilketa honen bidez Bizkaiko Foru Aldundiari ospitalerainoko sarbideen eta errepideen egokitzapena eskatzen dio herrien guneko trafikoa murriztu dadin. Ospitale honek 197.000 biztanleri zerbitzua eskainiko diola aintzat hartuz, SUSANek ospitalearen irekiaren aurrean orain arte egon den instituzioen utzikeria eta axolagabekeria salatzen du bizilagunen bizi-kalitate baldintzak kaskartuko direlako: trafikoaren gehikuntza, airearen kutsadura, dezibelioen gehikuntza, aparkalekuen murrizketa, eta hori guztia haur kopuru oso altua duten herrietan...

Sinatzeko interesik baduzu eta gai honetaz gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopela: 765 langabetu 2015. urtearen amaieran.

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Asteartea, 19 Urtarrila 2016 Argitaratua: Asteartea, 19 Urtarrila 2016

langabezia 2015Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2015. urtearen amaieran gure herrian 765 langabetu zeuden.

Emakume gehiago
765 langabetu hauetatik, 404 emakume eta 361 gizonak ziren. Adin tarteari dagokionez,  27 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 377 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 361 pertsonek dute 45 urte baino gehiago.

Kontratazio mota
Argi dago kontratazioan prekarietatea nagusitzen dela; kontratazio mota aztertzen badugu, 2015eko abenduan 153 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 12 bakarrik behin betikoak izan dira eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 4 bakarrik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 137, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu,107 kontratu zerbitzuetan izan dira; industrian 38; eraikuntzan 7 eta nekazaritzan 1.

Azken urteetako eboluzioa
2008ren amaieran, krisiaren hasieran nolabait esateko, 561 langabetu zeuden Sopelan
2009n..............726
2010ean..........749
2011n..............788
2012an............902
2013an............889
2014an…...….854

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira. (SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal)

Add a comment
0
0
0
s2smodern

eta... zenbat sopeloztar Sopelatik kanpo?

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Larunbata, 19 Abendua 2015 Argitaratua: Larunbata, 19 Abendua 2015

kanporantz

Sopela.net-ek “mundu osoko sopeloztarrak” artikulua argitaratu zuen Sopelan bizi ziren atzerritarren datuak emanez. Orain kontrako galdera ere egin daiteke: zenbat sopeloztar bizi dira Sopelatik kanpo?

Haueskunde besperan gaudela aprobetxatuz “Censo Electoral de españoles residentes en el extranjero” delako txostenean ondorengo datu aurkitu dugu: 2015eko urrian 155 sopeloztar bizi dira Estatu Espainoletik kanpo.

Krisiaren eragina ote?
Zehaztasunez ezin bada erantzun, merezi du datu hau eta “krisiaren” hasieran zegoena alderatzea: iturri bereko datuak erabiliz, 2008. urtearen hasieran 91 ziren kanpoan erroldatuta zeuden sopeloztarrak: 8 urtetan % 70 gehiago.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
  • ¿Sopelana o Sopela?

    En torno al debate sobre la denominación de nuestro pueblo venimos a aportar un par de documentos interesantes: uno es lel propio dictamen de Euskaltzaindia al respecto y otro, la aportación de Xabier

    Gehiago irakurri...
  • Sopela.net

    “Sopela.net” ekimen xumea da, baina helburu argia du: Sopelaz informatu, Sopelaz hausnartu, Sopelako herriari zerbitzua eman eta sopeloztarroi lekutxo bat eskaini haien artikuluak, iritziak eta ekarpenak plazara ditzagun.

    Gehiago irakurri...
  • Datu batzuk

    Sopela (honelaxe esaten diogu euskaldunok gure herriari, eta honelaxe onartzen du Euskaltzaindiak) Euskal Herria osatzen duen zazpi lurraldeetariko batean kokatzen da, Bizkaian hain zuzen ere.

    Gehiago irakurri...