Justizia Soziala

Sopela: %10,5eko langabezia, 707 langabetu

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Larunbata, 14 Apirila 2018 Argitaratua: Larunbata, 14 Apirila 2018

Sopela %10,5 langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2018. lehen hiruhilabetekoaren amaieran, martxoaren amaieran hain zuzen ere, gure herrian 707 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %10,5.

Emakume gehiago: %12,1ko langabezia emakumeen artean

707 langabetu hauetatik, 398 (%12,1) emakumeak dira eta 309 (%9) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 30 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 313 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 364 pertsonek dute 45 urte baino gehiago.

Kontratazioan prekarietatea nagusi: 12 behin betiko lan-kontratu soilik

Kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi: 2018ko martxoan 205 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 12 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 8 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 185, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 111 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 47 eta eraikuntzan 47.

Langabezia oso egonkorra da.

Datuak begiratzea besterik ez dago, ohikoa bihurtu den “hobeto” goaz leloa kolokan jartzeko, oraindik ere, oso urrun baikaude 2008ren amaieran, “krisia” baino lehen nolabait esateko, zeuden datuetatik, une hartan 561 langabetu zeuden Sopelan.

Azken hilabetetako datuei erreparatzea ere, nahiko da egonkortasun hau egiaztatzeko horrela 2017ko martxoaren amaieran: 756 langabetu zeuden, 2017ko ekainaren amaieran: 714 langabetu eta 2017ko irailaren amaieran: 721 langabetu, 2017ko abenduan 693.

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

Add a comment
0
0
0
s2smodern
powered by social2s

SOPELA: 47 personas ven reducidas sus Ayudas de Emergencia Social (AES) en 2017

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Osteguna, 15 Martxoa 2018 Argitaratua: Osteguna, 15 Martxoa 2018

Sopela AES

47 en Sopela y 102 en todo Uribe Kosta. 

 

En Sopela, en el 2017, hubo 75 solicitudes de AES concedidas, pero 47 de ellas han sufrido una reducción en la ayuda. Estas reducciones están valoradas en un total de 28.733,25 €. Esta situación se ha dado en la mayoría de los pueblos de la Mankomunidad de Uribe Kosta, salvo en Plentzia y Barrika, según ha denunciado EHBildu.

¿Que son las AES?

Las AES son prestaciones económicas no periódicas destinadas a aquellas personas cuyos recursos resulten insuficientes para afrontar determinados gastos; como necesidades primarias (vestido, educación, formación, atención sanitaria, etc..); o como los derivados del mantenimiento de su alojamiento habitual: alquiler, hipoteca, gastos de agua, basura, alcantarillado, electricidad, gas, equipamientos básicos, etc. Según datos de la propia Mancomunidad, la evolución de los perceptores de las AES ha sido la siguiente: en 2011 hubo 261 perceptores, su cota más alta fue en 2014 con 420 y ha terminando el año 2017 con 221 perceptores. 

Precisamente este 2017, el año con el número de perceptores más bajo de los últimos años, no ha habido el suficiente presupuesto para afrontar la demanda y la reducción se ha producido en los conceptos de Mantenimiento (gastos de agua, basura, alcantarillado, etc..) y energía (electricidad, gas). En 2017 el Gobierno Vasco puso a disposición de los municipios de la mancomunidad un total de 334.842 € de presupuesto para gestionar las AES, pero este presupuesto ha sido insuficiente, y no ha sido  completado desde la Mancomunidad con otra partida económica. El importe  que ha faltado para completar las AES de esas 102 asciende a 63.417,18 €.  

Denuncia de EHBildu

¿Tanto hubiera costado complementar con presupuestos municipales extras las AES, para evitar o paliar situaciones de exclusión social en los municipios de la  Mancomunidad? se pregunta EHBildu. “63.417 euros es una importante reducción para los 102 perceptores, pero una cantidad insignificante para el presupuesto de los 7 municipios de la Mancomunidad”

Cabe recordar, que los servicios sociales de los pueblos que forman la Mancomunidad de Uribe Kosta, están centralizados en dicha Mancomunidad dirigida en su mayoría por el PNV, siendo su vicepresidente el Alcalde de Sopela, que si ha visto aumentado su sueldo en el 2018 en 3%, situándose ya en los 53.065 € (frente a los 44.181,60€ de la anterior legislatura).  

La presidenta de la Mancomunidad justifica la situación

Tras la denuncia de EHBildu, la presidenta de la Mancomunidad, Anabel Landa, alcaldesa de Berango ha dicho “que todos los solicitantes de las AES han percibido este subsidio, pero que una parte de los beneficiarios no han percibido la totalidad de la cantidad a la que a priori tenían derecho y que para próximos años tendrán en cuenta esta situación en caso que sea necesario” . Anabel Landa, además, ha criticado que EHBildu “utilice estos datos para atacar políticamente”. ¿Qué quieren... que callemos que uno de los sectores más necesitados tenga recortes y no lo denunciemos? Se preguntaban responsables de EHBildu.  

 

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Sopelan: %10,2 langabezian

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Ostirala, 12 Urtarrila 2018 Argitaratua: Ostirala, 12 Urtarrila 2018

Sopela 10,2 langabeziaSopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak Sopelan; horrela, 2017. urtearen amaieran gure herrian 693 langabetu zeuden. Honek suposatzen du biztanleon %10,2

Emakume gehiago: %11,2ko langabezia emakumeen artean

693 langabetu hauetatik, 379 (%11,2) emakumeak dira eta 314 (%9,2) gizonak. Adin tarteari dagokionez, 34 lagunek 25 urte baino gutxiago dute, 303 lagunak 25 eta 44 urte bitartekoak dira, eta azkenik 356 pertsonek dute 45 urte baino gehiago. 

Kontratazioan prekarietatea nagusi

Kontratazioan prekarietatea nagusitzen da argi: 2017eko abenduan 167 lan kontratu gauzatu dira Sopelan, eta horietatik 5 bakarrik izan dira behin betikoak eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 10 soilik bihurtu dira behin betikoak; beste guztiak, alegia 152, behin behinekoak izan dira. Sektoreka aztertzen badugu, 108 kontratu zerbitzuetan izan dira, industrian 37 eta eraikuntzan 22.

Langabeziaren eboluzioa azken urte hauetan

Egia da aurten langabeziaren kopurua zertxobait jaitsi dela urtearen amaieran, baina oraindik urrun gaude 2008ren amaieran, “krisia” baino lehen nolabait esateko, zeuden datuetatik, une hartan 561 langabetu baitzeuden Sopelan

2009an...726  -  2010ean...749  -  2011n...788  -  2012an...902  -  2013an...889  -  2014an...854  -  2015ean...765  -  2016an...769  -  2017an...693

Ikus daitekeenez, langabeziak goia jo zuen Sopelan 2012an.

2017an langabezia nahiko egonkorra

Beste aldetik, nahiz eta urtearen amaieran langabeziaren kopurua zertxobait jaitsi, langabeziaren kopurua oso egonkor mantendu da Sopelan urtean zehar: 2017ko martxoaren amaieran: 756 langabetu zeuden, 2017ko ekainaren amaieran: 714 langabetu eta 2017ko irailaren amaieran: 721 langabetu 

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE.

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Iñaki Egaña idazlea Sopelan

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Astelehena, 19 Otsaila 2018 Argitaratua: Astelehena, 19 Otsaila 2018

Iñaki Egaña Sopelan

 


Iñaki Egaña idazlea Sopelan izango da datorren ostiralean, hilak 23, 18:00etan.

Iñakik bere bi liburuen aurkepena egingo du: ETAren historia laburra eta Armagabetzea euskal bidea.

Aurkezpena Mikelats Herriko tabernan egingo da

Add a comment
0
0
0
s2smodern

Hilero 236 sopeloztarrek behar dute RGIa (DBE)

Kategoria gurasoa: Sopela Kategoria: Justizia Soziala Noiz sortua: Igandea, 07 Urtarrila 2018 Argitaratua: Igandea, 07 Urtarrila 2018

Sopela RGI DBEAl final en erdara: 236 sopeloztar necesitan la RGI

 

 

RGI (Renta de Garantía de Ingresos), euskaraz DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko errenta)

 


Sopeloztarron %2ak behar du DBEa.

2017an, batez beste, hilero 236 sopeloztarrek DBEren diru laguntza behar izan dute. Zenbaki honek sopeloztarron %2a da.

Behar kronikoa eta emakume gehiago

Langabezian gertatzen den bezalaxe, emakume gehiago behar dute DBEa gizonak baino, hilero, batez beste 146 emakumek jaso dute DBEa eta 90 gizonek. Batez besteko hileroko datua eman dugu hilabete batetik bestera aldaketak daudelako; dena dela, 2017an zehar Sopelan izandako gorabeherak ñimiñoak izan dira: maiatzean eta ekainean eman ziren DBE kopururik handiena (243) eta irailean gutxiena, 227. Aldaketa txiki hauek argi adierazten dute DBEren beharra kronikoa dela eta egoera honetan murgildu ondoren, oso zaila dela baliabide ekonomiko nahikoak lortzea lan munduan.

Datu hauek guztiak LANBIDE emanak dira eta bertan datu gehiago azter daitezke: ikasketa maila, adinak, eskatzaileen jatorria etab.

Zer da DBE?

DBE oinarrizko behar pertsonal eta familiarrei aurre egiteko prestazio ekonomikoa da eta hilero ematen zaie baliabide nahikoak ez dituztenei, lan munduan irtenbide bat bilatzen laguntzeko.

Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke.

Sopela.net-en ere ikur dezakezu

2016ko datuak
Ayt. de Sopela, dos proposiciones sociales: NO y SI



236 sopeloztar necesitan la RGI

El 2% de los sopeloztarras necesitan la RGI; más mujeres.

Durante el 2017, como promedio, 236 vecinos y vecinas de Sopela han necesitado la ayuda económica de la RGI. Esta cantidad supone un 2% de la población total del municipio.

Necesidad crónica y más mujeres

Add a comment

Gehiago irakurri: Hilero 236 sopeloztarrek behar dute RGIa (DBE)

0
0
0
s2smodern

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu